Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista aldarrikatu du Mugimendu Feministak
Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean manifestazioak egin dira Arabako dozenaka herritan, Mugimendu Feministak deituta, "Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!" lelopean.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu gaur, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, Arabako dozenaka herritan. Aurten «Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!» lelopean egin dute deialdia, eta «justizia feminista» aldarrikatu dute, nagusiki.
Gasteizko manifestazioan hitza hartu dute hainbat kolektibok, horien artean, Etxerat, Oneka, emakume ijitoak edota etxeko langileak. Defendatu dute justizia feminista «kolektibo ezberdinen aldarrikapenekin sortzeke dagoen beste bizimoduetara abiatzea» dela: «ardura kolektibotik, duintasunetik, bestearen aintzatespenatik eta iraunkortasunetik».
Aurten berriz ere batu gara Gasteizen, Euskal Herrian eta
munduko beste txokoetan ozen oihukatzeko haserre eta amorratuta gaudela!Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak
bere horretan jarraitzen duen bitartean. pic.twitter.com/arFSh8ghar— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) November 25, 2022
Gogorarazi dute indarkeria matxisten kontrako sistemak emakume eta sexu-genero disidenteen kasu asko kanpoan uzten dituela, baita indarkeria matxista diren beste egiturazko desberdinkeria asko ere, besteak beste: emakume migratuen prekarizazioa; trans, eta sexu-genero disidenteen eskubideen urraketa sistematikoa; etxeko langileen lan baldinzta esklaboak; emakume defendatzaileen kriminalizazioa; emakumee ijituen kontrako zapalkuntza historikoa; eta emakume presoen giza eskubideen urraketa.
Mugimendu feministak jasan duen kriminalizazio saiakera sistematikoa nabarmendu nahi izan du; indar polizialen zein instituzioen aldetik jasandakoa, hain zuzen ere. Urrian, esaterako, lau pertsona jazarri zituen poliziak aborto eskubidearen aldeko kontzentrazio batean. Eraso hauen aurrean emakumeen eta sexu-genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez dutela helburu salatu dute.
«Ardura kolektiboa» azpimarratu dute indarkeria matxistari erantzuteko, eta autodefentsa feministaren aldeko deia egin dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!