Beatriz Rubio (Toki Alai ikastetxea): «Gazteek barneratua dute maitasunagatik negar egiten dela, ez dela maitasuna jeloskortasunik ez badago»
Bikote harreman toxikoak eta genero indarkeria lantzen ari dira Irungo Toki Alai ikastetxean.
Beatriz Rubio Perales Hezkidetzako arduraduna da Irungo Toki Alai ikastetxean. Bertan DBHko ikasleekin lantzen ari dira bikote harreman toxikoen ezaugarriak, genero indarkeriaren eskaileraren koxka ezberdinak identifikatu ditzaten eta aurre egiteko tresnak eduki ditzaten.
Beatriz Rubio bera izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu digu ikasleekin egiten duten lana. Harreman toxikoen eskailera azaldu digu, eta esan ohikoa dela gaia lantzen dutenean ikasleak agertzea horrelako kasuak bizitzen ari direnak edo gertu dauzkatenak. Emakukmeek jasandako erahilketa eta bortxaketen datuak lantzeaz gain, haien errealitatetik gertuago dauden harreman toxikoen bestelako faseak ari dira lantzen ikastetxean.
Mutilek azaltzen dituzten erresistentziak, lanketa mixto eta ez-mixtoa, maitasun erromantikoaren mitoa eta beste hainbat kontu aipatu dizkigu Rubiok.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Beatriz Rubio (Toki Alai ikastetxea): "Gazteek barneratua dute maitasunagatik negar egiten dela, ez dela maitasuna jeloskortasunik ez badago"00:35:31
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!