BBVA bankuaren egoitzara eraman dute Rojavaren aldeko aldarria
Gasteizko Kurdistanekiko Elkartasun taldeak bankak armamentuan egiten dituen inbertsio milionarioak salatu ditu BBVAk Dato kalean duen egoitzaren aurrean
Turkiak Rojavaren aurkako operazio militarra ekin zuen duela aste gutxi, ordutik hainbat elkartasun ekimen burutu ditu Gasteizko Kurdistanekiko Elkartasun Taldeak Herri Kurduari elkartasuna adierazi eta gerrarekin kolaboratzen duten instituzio eta enpresak salatzeko, hala nola Turkish Airlines konpainiaren aurka.
Atzo, elkarretaratzea egin zuten Dato kalean BBVAk duen bulegoaren aurrean: «Banka armatua salatu zuten bertan, Gerrarekin banka handiak aberastu besterik ez dira egiten» azaldu zuten, «Sistema kapitalistarentzat dena da zilegi, gutxiengo batek, baliabide estrategikoak eta lurraldeak kontrolatzen jarraitzeko heriotza eta suntsipena sortu behar baditu ere».
«Gerra makina martxan jartzeko» milioika euro behar direla adierazi zuen atzo Kurdistanekiko Elkartasun Taldeak, baita datuak aurkeztu ere, 2013 eta 2018 urte bitartean BBVAk 2.673.026.368,28 € inbertitu ditu armagintzan,
Guzti honen aurrean Rojavari elkartasuna adierazi diote beste behin, «Kurdistan, duen garrantzia geoestrategikoarengatik eta erakutsi duen antolakuntza alternatiborako gaitasunarengatik begi puntuan jarri dute munduko potentziek».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!