Batuta, Judimendiko elkartasun sarea jaio da
Elkartasuna, komunitatea eta salaketa landuko dituzte, "guztien etxea izango den auzoan".
Judimendiko parkean auzokide talde batek burututako asanbladan eman diote hasiera Batuta, Judimendiko elkartasun sareari. «Pandemia garaiak sortutako egoerak eta batez ere etorkizunean etorriko diren problematika» ezberdinen aurrean auzokideen artean antolakuntzarako formula eta espazio berrien «beharra» mahai-gaineratu duen.
Bertan azaldu dute, zeintzuk izango diren eragile berri honek edukiko dituen «hiru oinarriak: elkartasuna, komunitatea eta salaketa». Hiru hanka hauek izango dira jardunaren oinarria, antolatzaileen arabera. Hanka bakoitza lantzeko ekimen ezberdinak jarriko dituzte martxan. Elkartasuna (elkartasun txokoa martxan jarriko dute), komunitatea (ekintzen bidez sarea jostea, auzokideon arteko harreman naturalak sortuz) eta salaketa (auzoaren eta auzokideen egoeren inguruko kanpainak burutzea).
Bestalde azken hilabeteetan auzokide ezberdinekin edukitako hainbat elkarrizketen ondorioak eraman dituzte asanbladara. 4 problematika nagusi (etxebizitzarena, zaintzarena, komertzio-txikiena eta kulturartekoatasunarena) identifikatu dituztelarik. Gainera «guztien etxea izango den auzoa» eraiki nahi duten auzokide hauekin parte-hartzeko aukeretaz ere hitz egin da. Aukerak anitzak izango dira, hilabetero ospatuko dituzten «auzo asanbladetan, lan-talde espezifikoetan, talde motorean, online harremana edukitzen edota besterik gabe bakoitzaren ingurukoen egoerataz kezkatzen.»
Behin asanblada bukatuta mahai eta aulki batekin jarri dira parkearen sarreran, auzokideei kolektibo berriaren inguruan informazioa emateko. Komertzio ezberdinetatatik pasatu dira euren planen inguruan hitz egitera.
Hurrengo auzo asanblada, Maiatzaren 20an 18.00etan burutuko dute, Cola i Goiti kalean, Auzo Elkartearen lokala dagoen tokian.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!