Barrundiako Kilimak guraso elkartea Hezkuntza Sailburuarekin batzartuko da gaur Eskola Txikian matrikulatutako haur guztien onarpena eskatzeko
Barrundiako Kilimak guraso elkartea gaur elkartuko da Cristina Uriarte hezkuntza sailburuarekin eta Maite Alonso sailburuordearekin. Atzo bilera hori exigitzeko elkarretaratzea egin zuten Eusko Jaurlaritzaren aurrean; Barrundiako Eskola Txikian matrikulatutako haur guztiak onartuak izatea eskatzen dute.
Bi urteko lanen ondoren datorren ikasturtean zabalduko ditu ateak Barrundiako Eskola Txikiak, auzokideek herriarentzako «funtsezkotzat» jotzen duten proiektua. Matrikulazio epea itxita 21 ikaslerekin hasi behar zuen 2020/2021 ikasturtea Eskola Txikiak baina Hezkuntza Sailak ez ditu onartu lehen hezkuntzan matrikulatutako sei haurren matrikulazioak, haur hauek eskolatik kanpo utziz
Elkarretaratzea egin zuen atzo Barrundiako Kilimak Guraso Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Cristina Uriarte hezkuntza sailburuarekin eta Maite Alonso sailburuordearekin bilera bat exijitzeko. Barrundiako Eskola Txikian matrikulatutako haur guztien onarpena eskatu dute eta prest azaldu dira «lehen hezkuntza irekitzea ahalbidetuko duen konponbidea lortzeko bide desberdinak negoziatzeko». Gaur 11:00etan adostu dute bilera Hezkuntza Saileko ordezkariekin.
«COVID-19-k Hezkuntzan ezarriko lituzkeen neurri berriekin onuragarria izango litzateke Barrundian lehen eskola irekitzea, egungo neska-mutilen kopurua egokitzeko» azaldu dute guraso elkarteko kideek. «interes politiko eta ekonomikoen gainetik» haurrentzako egokia den konponbidea lortzea dute helburu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!