Barrongo urtegiaren proiektua bertan behera geratu da
ACUAES proiektuaren sozietate sustatzaileak atzera egin du. through Alea.eus
Bideragarritasuna bermatuta ez dagoelako atzera egin du ACUAES enpresa publikoak Arabako Ibarrak ureztatzeko proiektuan; hortaz, azken fasea bertan behera geratu da, tartean Barrongo urtegiaren obra. Trantsizio Ekologikoaren Espainiako Ministerioari 2019ko martxoaren 20an bidalitako gutun batean hala dio enpresa publikoak: «Agerian da kostu ekonomikoak ACUAESen zuzeneko kudeaketa-hitzarmenean aurreikusitako finantza-baldintzak gainditzen dituela; eta gainera, Ingurumen Inpaktuaren Txostenak ezarritako baldintza guztiak ezin dituela bermatu, asko enpresa sustatzailearen benetako gaitasunetik kanpo baitaude. Horrenbestez, enpresa honek Arabako Ibarren Ureztapena Hobetzeko eta Modernizatzeko (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zonaldeak) proiektua baztertzea erabaki du».
Gasteizen egin duten agerraldian eman dute ACUAESen erabakiaren berri Barron-Añanako Urtegiari Ez plataformako kideek eta Ekologistak Martxan taldeko lagunek. «Ingurumenarentzat, inguruko bizilagunentzat eta herritarrentzat oro har oso albiste ona da Barrongo urtegiaren obra behin betiko baztertzea», esan du Santiago Martinek talde ekologistaren izenean, eta azpimarratu du enpresak argi utzi duela egindako txostenean proiektua ez dela bideragarria, eta beste alternatiba batzuk daudela ureztatzea bermatzeko. «Txostenak argiak eta sendoak dira. Proiektua erori da».
Albiste hau Alea.eus atariak argitaratu du eta creative commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!