Barrongo urtegiaren egitasmoa aztertzeko eskatu diote Europari
Iraunkortasun ekonomikoaren eta sozialaren gaineko txostena eta kostuen berreskuratzeari buruzkoa falta direla salatu dute.
Barron-Añanako Urtegiari Ez Plataformak Europako Legebiltzarrera eraman du egitasmoari buruzko oposizioa. Plataformako kideek Europara jotzea erabaki dute iragan astean Arabako Haranak Ureztatzeko Ingurumen Inpaktuko Txostena onartu eta gero; Bruselak proiektua aztertu eta horren inguruan iritzia eman dezan nahi dute. Plataformaren iritziz, ingurumen inpaktuari buruzko txostenean Europako Batasunak oinarrizkotzat jotzen dituen bi azterketa falta dira: iraunkortasun ekonomikoa eta soziala jasotzen duena, eta kostu ekonomikoen berreskuratzeari buruzkoa.
Barrongo urtegia neurriz kanpoko obra dela adierazi dute berriro ere plataformako kideek, eta azpimarratu dute nekazariek ezingo dituztela obrak ekarriko dituen kanonak eta tarifak ordaindu. «Eskualdeko nekazariek ur merkea nahi dute, baina azken hilabetetan aurkeztu diren txosten teknikoen arabera, ura ez da merkea izango; Uraren Zuzentarauaren arabera obraren finantzaketa tarifa eta kanonen bitartez konpentsatu behar baita». Urtegiaren kontrako plataformaren arabera, eskualdeko laboreek ezingo dituzte berdindu hektareako kostuak.
Gainera, Arabako Haranak ureztatzeko ingurumen inpaktuko txostenak Barrongo urtegiaren beharra bera auzian jartzen duela uste du plataformak; izan ere ureztatuko den hektarea kopurua murriztu da obraren azken moldaketan. «Dagoeneko eraikita dagoen azpiegiturarekin nahikoa da zonaldeko nekazarien ureztatzeko beharrak asetzeko».
Albiste hau alea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!