Barearekin batera dator ekaitza
Bateria jolearen hats hartzeek tempoa markatzen zuten heinean, dunbalaren oihartzunak entzulearen bihotz taupadak bizkortzen zituen. Oihu eta soinu distortsionatuek belztutako areto ilunaren jarraibide ziren Ainararen ezpain gorriak. Eta hirukotearen elkar ulertzea zen begi kliskei eusteko oinarria.
Argia.eus bidez | Marta Sendiu
Ezpaingorridunaren adats beltz luzeak mugimendua eskatzen zuen kontzertuaren lehen momentutik. Bizitzan joko lukeen azken bateria izango balitz bezala eskatzen zion dunbalak Hectorri, esaterako “La Isla (hasta quebrar)” abestian . Hala ere, baxuaren oharkabeko presentziak barnebiltzen zuen bandaren dotorezia.
Gitarraren zaratak bilatzen zuen zikintasunaren edertasuna. Gure esku dauden tresna guztiekin hots berriak esperimentatu zituzten belarriek; “Témpano” abestian soinu ezberdinen nahasketa agerian utziz. Modu progresiboan abestia zarata bilakatu, eta bat-batean amaituta.
Isiltasuna apurtzen zuten hots lizun eta ostikoen artean “Agota” agertu zen. Gitarraren eta bateriaren arteko koordinazioa agerian uzten duen abesti mantso bezain zail horietako bat. Ainararen ahotik xuxurlaka ateratzen ziren hitz gordin eta leunek higatzen zituzten azalak, memelotasunaren mundura eramanez, hipnotasunera.
Batzuetan nahikoak dira ahotsak, gitarrak eta intentsitate aldaketak, abestietan harrapatuta gelditzeko, baina bateria eta baxua gehituz gero, berezitasun liluragarri batera bidaltzen zaituzte.
Hurrengo kontzertuak:
Martxoaren 29an: Oñatiko Beratu jaialdia
Martxoaren 30ean: Markina-Xemein
Zarata bitxien mundu paralelo batean barneratuta, non, eszenatoki gainetik begirada kentzea ezinezko misioa bilakatzen den. Giro lainotsu horretan dago LeGardonen gitarra jotzeko dotorezia. Haren eskuinean zinta-oihartzun baten presentziak, oharkabean harrapatzen zaitu. Sekula entzun gabeko soinu arraro bezain txundigarriak eragiten ditu Ainarak. Lehenengo begiratuan tramankulu zahar eta arrunta iruditzen duen horrek, intentsitatea eta kementasuna ematen dizkio oholtza gaineko ikuskizunari.
Rock independentea, amerikar, folk eta blues kutsuak dituen lan honek, xehetasun txikienetan begirada jartzen du eta kalitatea lehenestea du helburu. Artista honen intimismo subjektiboaren kolektibotasunean datza hasiera batean arrotza iruditzen zaizun kontzertuak, baina amaieran miresmenera itsasoratzen zaituena.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!