Balerdi Balerdi talde beteranoak kontzertu borobila eskaini zuen Parral tabernan
Kontzertuaren ardatza pasa den urtean laukote iruindarrak kaleratu zuen “Galtzen ikasteko metodoa” diskoa izan zen, baina abesti zahar zein berri-berriak ere eskaini zituzten. Ordu bete luze iraun zuen Geu Elkarteak Parral tabernarekin batera elkarlanean antolaturiko kontzertuak.
Pop zein rock kantu borobilak entzun ziren bart Gasteizko Parral tabernan. Toño Muro, Sergio Ibarrola “Zara”, Petti eta Anxel Iraolak osatzen duten powerpop laukoteak, 2017an kaleratu zuten “Galtzen ikasteko metodoa” diskoaren abestiekin ekin zioten emanaldiari. Kontzertuaren lehen minutuetan, besteak beste, “Iruñea Motor Cyty” eta “Hiru anai” abestiak entzun ziren. Ostean etorri ziren “Bi izar” eta “Elurretan” edota “Non duzu zauria” bezalako klasikoak.
Pasa den mendearen 90. hamarkadan sortutako Iruñeako power-pop taldeak, bi aro ezberdin izan ditu. Lehenengoa, 1991tik 1997ra bitartekoa, eta bigarrena, 2012an irekitakoa. Orduz geroztik, bi disko kaleratu dituzte. Zuzenekoa, okupazio zein autogestioari keinu egiten dion “Lore etxea” abesti klasiko borobilarekin agurtu zuten.
Bestalde, hauek dira datozen Astearte Kulturalen barruan Parral tabernan izango diren kontzertuak: Eraul (urtarrilaren 30a), Los Retumbes (otsailaren 6a), Marlik (otsailaren 13a), Urko Buruaga (otsailaren 20a) eta On (otsailaren 27a).
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!