Baldintzapeko askatasuna eskuratu du Oier Urrutia preso gasteiztarrak
Uztailean izan zen Zaballako espetxera hurbildua, hirugarren gradua lortu ostean. Urrutiak 11 urte igaro ditu kartzelan. Jon Etxebarria preso gasteiztarra, aldiz, El Duesorea hurbilduko dute.
Baldintzapeko askatasuna lortu du Oier Urrutia preso gasteiztarrak auto judizial batek horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituela ondorioztatu ostean.
Segi Gazte Antolakundeko militante izateagatik eta «kale borroka» ekintzetan parte hartzeagatik zigortu zuten Oier Urrutia eta A Laman, Navalcarneron, Darocan edota Logroñon igaro ditu bere espetxealdiko 11 urteak. Uztailean Zaballako espetxera lekualdatu zuten beste bi euskal preso politikorekin batera, hirugarren gradua eskuratuta.
Jon Etxebarria El Duesora
Espetxe Zuzendaritzak, gainera, euskal preso politiko gehiagoren hurbilketa iragarri du. Horien artean Jon Etxebarria preso gasteiztarra aurkitzen da; Castelló-ko espetxetik El Duesora lekualdatuko dute, Gasteiztik 170 kilometrotara.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!