Bakh zabaltzeko baimena eman du Jaurlaritzak, Salburuko hezeguneari eragin arren
Asteazken honetan, ekainak 9, Arantxa Tapia buru duen Ingurumen Sailak EHAA-n argitaratu du BAKH zabaltzeko baimena emango duela, dokumentu horretan bertan jaso arren Salburuako hezeguneko eremu babestuan izango duen eragin kaltegarria.
Josean Querejeta buru duen taldearen (Baskonia eta Alaves) kirol-hiria BAKH, Euneiz Unibertsitate Pribatuaren proiektuak aurrera egiteaz batera, handitu nahi dutena.
Zehazki, Eusko Jaurlaritzak baimendutako obrek bi ubide moztuko dituzte, ur gezako habitat natural bat sortzen dutenak, fauna eta flora anitz baten ekosistema. Bisoi europarraren habitatari ere eragingo dio.
Ingurumen inpaktuaren txostenaren arabera zonalde baten urbanizazioak KBEaren eremuan kontserbazio elementu komunak diren elementuei ere eragingo die.
Eusko Jaurlaritzak, naturan izango dituen inpaktuak onartu arren, hori «babestu» eta «zaintzeko» neurri zehatzak jaso ditu EHAAn.
Orain, Gasteizko Udalari dagokio BAKH zabaltzeak eragiten dion hiriaren sektorearen eraldaketa urbanistikoa onartzea. Udalak batzordean onartu behar du lehenik, eta osoko bilkuran gero.
Eldiario.es hedabideak jaso duenez, hauxe dela espero zuten administrazio-erantzuna, proiektuarekin aurrera egin ahal izateko.
BAKH handitzeko proiektua iaz aurkeztu zuten, «Araba Sport Capital» izeneko proiektu zabalago baten baitan. Euneiz ere proiektu horren parte da. Orotara 64 milioi euroko aurrekontua duen proiektua da. Europako Next Generation funtsetarako dirua jasotzeko aurkeztu da programa hori. Jabeek aurreikusten dutenez, aurrekontuaren erdia baino gutxiago izango da diru iturri pribatuek jarria, Eldiario.es-en arabera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!