Baionako epaitegiak Igor Uriarte ez zigortzea erabaki du
Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko debekua urratzeagatik erruduntzat jo badu ere, epaileak Igor Uriarte preso ohi arabarra ez zigortzea erabaki du. Maiatzean debeku hori bertan behara utzi zuen Parisko Auzitegi Korrekzionalak. through Alea.eus
Igor Uriarte 2020ko urrian, Baionako espetxea atzean uzten. / Argazkia: Maite Ubiria (NAIZ)
BERRIA egunkariak argitaratu duenez, Igor Uriarte Lopez de Vicuña Txopo preso ohi gasteiztarrak gaur izan du auzi saioa Baionako epaitegian. Uriarte errudun izendatu badu ere, ez zigortzea erabaki du epaileak.
Frantziako Estatuko lurraldean bizitzeko debekua urratzeagatik, gasteiztarra 2020ko urriaren 6an atxilotu zuen Frantziako Poliziak errepide kontrol batean, Ziburun (Lapurdi); handik bi egunera aske gelditu zen, baina Urruñara —bere bizitokia— itzultzeko edo Ipar Euskal Herrian bizitzeko aukera ukatu zion epaileak, eta Gasteizera itzuli zen Uriarte.
Maiatzean, baina, lurralde debeku hori bertan behera uztea erabaki zuen Parisko Auzitegi Korrekzionalak, terrorismoaren aurkako Fiskaltzaren oniritziarekin. Orduz geroztik, ebazpena gauzatzeko izapideak egin behar izan ditu auzitegiak, baina bitartean Urruñara itzultzeko aukera izan du gasteiztarrak.
Gaurko, irailaren 21erako, finkatu zen hurrengo hitzordua: Uriarteren defentsak lurralde debekua ez errespetatzeagatik zigorra bertan behera uzteko eskatu du, Baionako epaitegian egin dioten epaiketan. Epaileak erruduntzat jo duen arren —debekua urratu zuelako—, ez zigortzea onartu du —gaur egun egoerak ez duelako arau-hausterik sortzen—.
Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetariak Maritxu Paulus Basurco abokatuaren hitzetatik jaso duenez, hiru baldintza bete izanak ahalbidetu du epailearen gaurko erabakia: auzipetua «bergizarteratua» izatea, egindako kaltea «konpondua» izatea eta ordena publikoari eragindako «traba» bukatua izatea. Abokatuak «berri biziki ona» dela adierazi du.
Preso ohia
Uriarte Urruñan bizi izan da azken urteetan, nekazari lanetan bere ustiategi propioan. Aurretik, 2013an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta, bost urtez hainbat espetxetan preso egon ostean, 2018ko martxoan aske gelditu zen. 2017ko irailean epaitu zuten Uriarte, beste bost presorekin batera, ETAko kide izateagatik; sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!