Baimenik gabe jarri du Laboral Kutxak iragarkia Andra Mari Zuriaren plazako aldamioan
Joan den ostiralean erretiratzeko "eskatu" zion udalak, baina enpresak uko egin dio eta bigarren olana bat jarri du gaur, astelehena.
Publizitate-olana handia jarri zuen Laboral Kutxak ostiralean Andra Mari Zuriaren plazako fatxada bateko aldamioan. Gasteiz Hoy egunkari digitalak jakinarazi duenez, baina, enpresak ez du iragarkia jartzeko lizentziarik eta, beraz, baimenik gabe ari da.
Ana Oregik, Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Saileko zinegotziak, azaldu duenez, Udalak erretiratzeko «eskatu» zion Laboral Kutxari ostiralean, baina uko egin zion honek eta asteburu osoa eman du jarrita. Asteburuan, bestalde, Umbra Festibala dela eta, jende andana ibili da Andra Mari Zuriaren plazan, jaialdiaren puntu garrantzitsuenetakoa baitzen.
Gaur, astelehena, bigarren olana bat jartzen ari da Laboral Kutxa, Udalaren eskakizunak gorabehera.
Aldamioen ordenantza berria
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!