Babestutako eraikin bat eraitsi dute Forondan adinekoen makro-egoitza pribatu bat eraikitzeko
Arabako Foru Aldundiak ikerketa bat abiatu du Forondako Markesaren Jauregiaren eremuan, makro-egoitza bat eraikitzeko lursailean eraikin babestu bat bota ote duten ebazteko.
Hala jakinarazi du El Correo-k. Egunkari horren arabera, «birgaitzeko eta berritzeko erregimen berezia» zuen eraikin bat erabat eraitsi dute Gonzalo Antonen Promociones Murgoitioren jabetzako lursail batean adinekoen egoitza bat eta gastronomia eskola bat eraikitzeko. Gonzalo Anton enpresaria da eta Deportivo Alavés futbol-taldeko presidentea izan zen.
Eraitsitako eraikina ez da jauretxea, lursail honetan dagoen beste eraikin bat baizik. 2019an utzi zion lursailak Aldundiaren jabetzakoa izateari, 1,2 milioi euroren truke, eta enpresari arabarrak 24 milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du.
Eraikina jauretxe nagusiaren eraikin osagarria zen. Gasteizko Udalak Aldundiari jakinarazi dio eraikina Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) katalogoan babestu beharreko elementu gisa agertzen dela, birgaitzeko eta berritzeko erregimen berezi batekin. Eraikinaren babes-araubidearen arabera, fatxada eta «oinarrizko bolumetria» mantendu behar ziren, baina eraitsi egin zuten 2020an.
Hori arau-hauste «oso larria» da Euskal Kultura Ondarearen Legearen arabera. Legeak milioi bat euro arteko isunak aurreikusten ditu, eta, gainera, «erantzuleek, ahal denean, berreraiki» egin beharko dutela dio.
200 edo 300 lagunentzako lekua izango duen egoitza pribatu bat egingo dute eraikina eraitsi duten lursailean. Arabako egoitza pribatu handiena izango da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!