Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren baitako bigarren mendi martxa egingo da larunbatean
Datorren uztailaren 24an Arabako Mendiak Aske plataformak Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren baitako bigarren mendi martxa egingo du. Araban proiektatutako zentral eolikoek mehatxatutako natura-ondarea ezagutaraztea da dinamikaren helburua. Iturrietako mendietan egin zen lehenengo martxa eta bigarrena Arkamo mendilerroan izango da.
Larunbatean, uztailak 24, Babestu Maite Duzun Mendia dinamikaren baitako bigarren mendi martxa egingo da Arkamo mendilerroan. Dinamika hau Arabako Mendiak Aske plataformak jarri du martxan, zentral eolikoen proiektuek mehatxatutako natura-ondarea ezagutarazteko. Lehen ekimena uztailaren 3an egin zen Iturrietan eta, Arkamukoaz gain, beste lau irteera programatu dituzte hemendik eta urrira bitartean:
- Abuztuak 14: Labraza
- Irailak 11: Azazeta
- Irailak 25: Cantoblanco
- Urriak 16: Arlaban
Martxaren helburua bikoitza da: alde batetik, natura-ondarearen inguruko ezagutza zabaldu nahi dute eta, bestetik, mahai gainean jarri proiektuen arduradun diren enpresa eta agintariek ez dituztela errespetatzen ingurune naturala babesteko figurak, interes ekonimiko pribatuak tarteko: «gure agintarien kasuan, badirudi enpresa pribatuen interesak lehenesten dituztela erkidegoaren interesen aurretik». Arkamo mendilerroari dagokionez, «hirugarrez ari dira saiatzen zentral eolikoa jartzen; enpresa berberak dira, izen desberdinekin. Kontserbazio Bereziko Eremuetan haize-sorgailuak jartzea debekatuta izan arren, badirudi enpresa horiek behar beste aldiz errepikatuko dutela erantzuna baiezkoa izan arte».
Izatez, ordea, ingurumena eta paisaia babesteko honako figura eta katalogo hauek ditu Arkamo mendilerroak:
- «Europako Natura 2000 Sarea» naturagune Babestua
- Intereseko habitat katalogatuak eta/edo lehentasunezkoak
- Batasunaren Intereseko Hegazti nekrofagoen Interes Bereziko Eremua
- Sai zuriaren eremu katalogatu kritikoa
- Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes-eremua
- Paisaia bikaina
- Balio zientifiko eta/edo natural apartekotzat kalifikatutako zona
- Akuiferoak kutsatzeko kalteberatasun oso handiko eremua – 5. kategoria (kategoria gorena)
Bi irteera puntu
Larunbateko martxak bi irteera puntu izango ditu: Eskota/Axkoeta (Erriberagoitia) eta Jokano (Kuartango). Irteera uztailaren 24ko goizeko 9:30etan izango da eta bi martxak Kotorrillo mendiaren magalean elkartuko dira Montemayor mendira elkarrekin igotzeko. Bertan hamaiketakoa egiteko aukera izango da eta ekitaldia egingo da ondoren.
Hurrengo ekintzak
Montemayorreko tontorrean lekukoa jasoko dute hurrengo martxaren arduradunek. Dinamika honek mehatxupean dauden naturgune guztiak zeharkatuko ditu eta 2021eko urriaren 23an Gasteizko kaleetan amaituko du ibilbidea. Izan ere, egun horretan manifestazioa deitu dute Arabako lurra defendatzeko makroproiektu industrialen aurka. AHT-rik EZ!, Elikadura Iraunkorraren Aldeko Mugimendua eta Proiektu Honi Ez! plataformekin batera egin dute manifestaziorako deialdia.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!