Azterketa tekniko bat aurkeztu dute, AHTaren ordez egungo trenbideak hobetzeko
1.954 milioi euro gutxiagoko kostua izango luke abiadura handiak baino. Arabako, Nafarroako eta Burgoseko Tren Publiko eta Sozialaren Aldeko Plataformek bultzatuta, ingeniari talde batek urtebetez egin du lan "teknikoki bideragarria izango den soluzio bat" emateko, egungo trenbide korridorean oinarrituta.
Urte beteko lanaren ostean, Arabako, Nafarroako eta Burgoseko Tren Publiko eta Sozial baten Aldeko Plataformek tren sozialaren bideragarritasunaren azterketa aurkeztu dute, Garraio Ministerioak proposatzen duen trenbide korridore berriari egiten dioten alternatiba planteatzen duena.
Behin betiko txostena Kimetz Munitxa, David Andrés Barandica eta Ignacio Rubín Orozco Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariek garatu dute.
Iragan urteko maiatzean jaio zen azterketa egiteko asmoa, tren sozialaren aldeko plataformek eta ADIF zein RENFEn ordezkaritza duten sindikatu guztiek (UGT, CCOO, CGT/LKN, SF, SCF eta SEMAF) bultzatua. Teknikoki bideragarria izango zen soluzio bat planteatzea zuten helburu.
Oro har, proiektuak tren sozial baterako proposamena garatzen du, gaur egungo trazatuan oinarrituta. Horretarako, eguneratua eta eraginkorra izango den tren bat aurkezten du azpiegiturei, teknologiari eta logistikari dagokionez.
Kostuak Ministerioak aurreikusitakoak baino askosaz txikiagoak direla baieztatu dute bultzatzaileek: 1.954 milioi euro gutxiago, zehazki. Gainera, eta «askoz eragin txikiagoa daukala kalte sozial eta ingurumenezkoei erreparatuz gero».
Bidaien denbora aldea beretsua litzateke: 10 minutukoa Burgos-Gasteizko bidaiarentzako eta 8 minutukoa Gasteiz-Iruñearentzako.
Azterketa honen emaitzen aurrean, AHTan «lanean diharduten tarte guztien berehalako gelditzea» eskatzen dute, eta ez dadila tarte berririk lizitatu.
Gobernuari eskatu diote, era berean, gaur egungo trenbidearen hobekuntza eta egokitze azterketaren egikaritzea egin dezala aurtengo aurrekontuetan onartutako partida burutuz, eta oinarri bezala, Tren Publiko eta Sozialaren Aldeko Plataformek aurkeztutako azterketa har dezala. Proiektuak korridoreak zeharkatzen dituen herri zein udal askoren babesa daukala gogorarazi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!