«Azterketa eguna baino lehen eskura ematen zaizkie galderak»
Roberto Sanchez, Marta Macho eta Manuel Martinez, Osakidetzako iruzurra salatu duten profesionalak dira eta izen-abizenak ezkutatu gabe eman die elkarrizketa «El Diario Norte»-ko Iker Rioja kazetariari.
Argia.eus eta eldiario.es bidez
Administrazio publikoa, diru publikoarekin edozer egiten ari delako, Osakidetzako iruzurra salatu eta plazaratzea erabaki zuten Sanchezek, Machok eta Martinezek. “Ostera, gure lankideek itsuarena egin dute, isilik daude, beldur handia dagoelako”, dio Sanchezek. “Hain zuzen, lanetik kanporatua izatearen beldurra”, gaineratu du Martinezek.
Iruzurraren aurkako borrokan pasibotasun handia dagoela diote, “administrazio publikoaren aurka borroka egitea zaila dela ikusi dugu, harresi bat da”, azaldu du Sanchezek eta Osakidetzak ez duela ezer argitzeko gogorik salatu dute.
“Azterketaren arduradunak dira interes handiena dutenak eta beraiek hautatzen dute nori eman galderak hautaproba baino lehen”, adierazi du Martinezek. “Hautatuei azterketa eguna baino lehen eskura ematen zaizkie boligrafoz idatzita galderak leku eta ordu zehatz batean geldituta”, gaineratu du Machok.
“Azterketak ez dira ikasita gainditzen, galderak eskuratuta baizik” entzun zuela dio Martinezek lanean hasi zenean eta egia dela ikusi duela dio. Azterketa oso zaila jartzen dutela salatu dute, galdera arrotz eta guzti.
Mesfidantza dute Jon Darponekin
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek iruzurra argitzeko abian jarritako ikerketa “hutsaren hurrengoa” dela diote “antzerkia”. “Lanean hasi eta gutxira jakin nuen iruzurra egiten zela”, esan du Martinezek, beraz, ez duela sinesten bizitza guztia lanean daramanak ezer ere ez jakitea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!