Azken urtean sexu eta genero dibertsitatearen aurkako 25 eraso zenbatu dituzte
2019ko maiatzetik 2020ko apirila bitarte sexu eta genero dibertsitatearen aurka izandako txostena argitaratu du Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+ foiaren aurkako behatokiak. 25 eraso zenbatu dituzte urtebeteko epean Araban.
Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+ fobiaren aurkako behatokiak eta Lumagorri elkarteak txostena argitaratu dute azken urtean Araban identifikatu dituzten sexu eta genero dibertsitatearen aurkako erasoak bilduz. 2019ko maiatzetik 2020ko apirilera 25 eraso zenbatu dituzte herrialdean, nagusiki Gasteizen. Txostenak homofobiari, lesbofobiari, transfobiari eta bifobiari dagokien «Arabako udalerrietako benetako egoera ikustaraztea du helburu».
Azken hamarkadetan egoera aldatu bada ere «udalerria kultura sozial, arauemaile eta zisheteropatriarkarraren mende dago oraindik ere» txostenaren egileek azpimarratu duten bezala. Txostenak erasoen salaketa datuen gorakada bat erakusten du azken urtean, LGTBI+ fobia salatzeko zerbitzua ezagutzera eman zenetik: «orain zenbait bide ditugu erasoak eta gorabeherak detektatzeko, eta Gasteizko LGTBI+ jendea informatuago dago horri dagokionez» azaldu dute Ikusguneko kideek. Kontziente dira, ordea, «bide luzea» geratzen dela aurretik eta Gasteizko kaleetan Behatokiak espazio fisiko bat zabaltzeak bide horretan «inflexio puntu» izatea espero dute.
Nazioarte mailan ere Behatokien Nazioarteko Sarea indartuz doa, homofobiari, transfobiari, lesbofobiari eta bifobiari erantzuteko esperientziak eta metodologiak turkatuz eta jarraibide komunak sortuz.
25 eraso Araban
Arabako gertakariak kontabilizatu ditu txostenak. Orotara azken urtean sexu eta genero dibertsitatearekin loturiko 25 eraso salatu dira Araban, gehienak Gasteizen bertan, 21 guztira. Beste eskualde batzuetatik ere heldu dira salaketak: Aiaraldeatik 2 eta Añanatik 1. Azken eraso batek eskun-muturreko alderdi batek ritzi publikoari zuzendutako arabako politikari gay baten kontrako irainak hartzen ditu kontuan.
Erasoen tipologia
Erasoen eremuari dagokionean, gehienak lanpostuetan eta aisialdia esparruan eman ohi dira. Baina badira ere espazio publikoan, politikagintzan, sare sozialetan, eremu familiarrean, intrageneroan edota eremu instituzionalean salatutako erasoak. Adinari erreparatuz gero Ikusguneri gertakariak komunikatu dizkioten lagunen gehiengoa 30 urtetik beherakoa da.
Eraso gehienak homofoboak izan dira, 12 guztira, baina badira ere beste fobia batzuk Ikusgunek eta Lumagorrik identifikatutako erasoen artean: intragenero fobia (3), LGTBI+ fobia (2), lesbofobia (3), serofobia (2), transfobia (3).
Txostenak lupa jarri du ikusezinagoak diren erasoetan, lesbofobian eta transfobian esaterako. Lesbofobia «jendarte heteropatriarkalean ikusezinago bihrutu eta txostenentan detektatzea zailagoa dela azaldu dute». Transfobiari dagokionean kolektiboaren «ahalduntze-faltak» eraso hauen detekzioan eragin zuzena dauka.
Sexu eta genero dibertsitatearen kontrako erasoei aurre egitea
Zenbait gomendio ere jarri ditu mahaigainean Ikusgunek sexu eta genero dibertsitatearen kontrako erasoei aurre egiteko. LGTBI+ fobiaren behatokiak aurrerapauso nabariak suposatu ditu eraso hauek salatzerako orduan. Aurretik, 2017an, Lumagorri elkarteak telefono zenbaki bat jarri zuen martxan Gasteizko erasoen berri jasotzeko, urte beteko epean 15 eraso zenbatuz.
Urrats berriak emango dituzte Ikusgunek eta Lumagorrik datorren ikasturtean. LGTBI+ fobiaren kontrako behatokiak espazio fisiko bat irekiko du eta horrek erasoen salaketak egitea erraztuko du bai eta arreta pertsonal eta diskretua eskaintzeko aukera.
Betselako proposamenak ere aurkezten ditu txostenak, hala nolaherritarrentzako komunikazio eta informazio kanpainak bideratzea edota jarraibideak artikulatzea LGTBI+ jendearen eskubideak lan-eremuan errespetatzen direla bermatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!