Azken lan heriotza hilgarria salatzeko elkarretaratzea egingo dute sindikatuek bihar
Atzo, urtarrilak 19, langile bat hil zen Pipaoneko mendietan, lanean zegoela adar handi batek kolpea emanda. 2022ko bigarren lan istripu hilgarria da Araban.
Atzo, hilak 19, lan istripu hilgarri bat izan zen Araban, urtea hasi zenetik bigarrena. Maderas Melchor Gomezeko 46 urteko langilea hil zen Pipaoneko mendietan, lanean zegoela adar handi batek kolpea emanda. Honekin, gutxienez, 4 dira Euskal Herrian hildako langileak 2022an. Joan den urtean 5 langile hil ziren basogintzan.
Bihar hilak 21, eguerdiko 12:00etan, SEAren aurrean elkarretaratzea egingo dute Gasteizen ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta EHNE sindukatuek, azken laneko heriotza salatu eta langileen bizitza eta osasuna aldarrikatzeko.
LAB sindikatuak adierazi du ezaguna dela sektore honetako istripuen maiztasuna eta, hala ere, praktikan ez dituztela neurriak hartzen horrelako ezbeharrak berriro gerta ez daitezen. Istripuak ez direla halabeharrez gertatzen salatu dute: «Argi daukagu lan istripuak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuak, ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira (…) lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun
baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira». Administrazio publikoa ere seinalatu dute ardura bere gain ez hartzeagatik eta aldaketarako zein pausu emateko prest dauden galdegin diote instituzioei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!