Azken eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak ostegunean
Itaiak salatu du azken egunetan, Gasteizen, lau emakume erasotu dituzte gutxienez: bortxatzearekin mehatxatu dutela salatu du emakume batek, saskibaloi jokalari batek bere entrenatzaileak erasotu duela, eta beste bi emakume jipoitu egin dituzte bikotekideek. Apirilaren hasieratik, beraz, 23 dira salatu diren eraso matxistak: urruntze-aginduak urratu, jipoiak, zein sexu erasoak.
«Biolentziaren normalizazio honetan, larritzekoa da azkenaldian ematen ari den erasoen gorakada, eta horiek espazio pribatura mugatzetik urrun espazio publikoan ere ematen dira», nabarmendu du Itaiak. Eraso horiek emakume langilearen «zapaldu izaeran sakondu» egiten dutela uste du antolakundeak eta horiei aurre egiteko «instituzioen neurriek ez dutela emakume langilea babesteko baldintzarik sortzen».
Horregatik guztiagatik, indarkeria matxistaren aurkako borroka «lehen lerroan» jarri nahi du Itaiak: «erasotuen babesa antolatu, erasotzaileen inpunitatearekin amaitu eta orokorrean erasoei aurre egiteko gaitasunak eraiki».
Mobilizazioa ostegunean, maiatzak 11
Bide horretan, «azken asteetan eman diren erasoak salatzeko eta antolakuntzaren beharra azpimarratzeko» elkarretaratzea deitu dute ostegunean, maiatzak 11, arratsaldeko 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!