Azken erailketa matxista salatzeko mobilizazioa egingo da Gasteizen
Asteazkenean Murchanten (Nafarroa) emakume bat hil zuen labanaz gizonezko batek. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak mobilizazioa deitu du Gasteizen gaur, uztailak 9, arratsaldeko 19:00etan General Loma plazan.
Asteazkenean Murchanten (Nafarroa) gizonezko batek autoarekin emakume baten ibilgailua jo, bidetik aterarazi eta hil egin zuen labankadaz. Emakumearen seme-alabak ere autoan ziren. Gizona, antza, eraildako emakumearen ahizparen bikotekide ohia da.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu martxak erailketa matxista hau salatzeko mobilizazioa deitu du Gasteizen gaurko, uztailak 9, arratsaldeko 19:00etan General Loma plazan.
Mobilizazioak Hego Euskal Herrian
Aurten Euskal Herrian izan den laugarren hilketa matxista dela ere salatu du EHko Emakumeen Mundu Martxak eta erailketa matxista ororen aurrean autodefentsa feministaren aldarrikatu du. «Aski da! Erasorik ez, erantzunik gabe!» lelopean, Hego Euskal Herriko hainbat herritan egin dira mobilizazioak. Aiaraldean ere egin da kontzentrazioa, Aiaraldeako Mugimendu Feministak deituta.
Aste honetan Murchanten emandako erailketa matxista salatzeko bildu gara Amurrioko plazan!
Aski da, guk autodefentsa feminista! Emakume guztiak bizirik eta aske! pic.twitter.com/2ChXM5uyc5
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) July 8, 2021
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!