Azken 48 orduetan bi langile hil dira lan istripuetan, Gasteizen eta Aiaraldean
Asteartean, langile bat Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzako eskailera-zulotik behera erori zen, eta hurrengo egunean hil egin zen lesioen ondorioz. Ostegun honetan, garraiolari bat hil da Orozkon, atzo jasandako zaurien ondorioz. through Alea.eus
Asteartean, langile bat Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzako eskailera-zulotik behera erori zen, eta hurrengo egunean hil egin zen lesioen ondorioz. Ostegun honetan, garraiolari bat hil da Orozkon, atzo jasandako zaurien ondorioz.
Astearteko 14:00ak aldera, 48 urteko gizonezko bat Eusko Jaurlaritzaren egoitzako Lakua I eraikineko eskailera-zulo batetik erori zen; larri zaurituta eraman zuten Santiago ospitalera, baina bertan hil zen ordu gutxi batzuetara. Ertzaintza istripua nola gertatu zen ikertzen ari da.
ELA sindikatuak prebentzio-ordezkariekin izandako «jarrera lotsagarria» aurpegiratu dio Eusko Jaurlaritzari: «Ordezkariei istripuaren berri ez emateaz gain, uneoro ezkutatu die ikerketari buruzko informazioa, eta ordezkariak kasualitatez bildu dira ikerketa abian zuten Osalaneko teknikariekin. Horrelako jarrerak eta informazioa ezkutatzea ez dira inolaz ere onargarriak», salatu du sindikatuak.
26 lan istripu hilgarri
2021ean, Euskal Herrian, dagoeneko 26 langile hil dira lan istripuetan, LAB sindikatuaren datuen arabera; horietako lau Araban izan dira edo langile arabarrei eragin diete.
Urteko lehen lan istripu hilgarrian, otsailean, FCCko langile bat hil zen, lan istripu ez traumatiko batean; bihotzekoak eman zion lanean ari zela. Bigarrena Donemiliagan gertatu zen handik egun gutxi batzuetara, A-3020 errepidean; orduan, garraiolari bat hil zen bi kamioiren arteko talka baten ondorioz. Arabako langileei eragindako hirugarren lan istripu hilgarrian, maiatzean, langile gasteiztar bat zendu zen Basaurin, teilatu batetik erorita.
Hildako beste langile bat Orozkon
47 urteko garraiolari bat bat hil egin da azken orduetan ospitalean, garraiatzen ari zen zamak harrapatu zuenean eragindako lesioen ondorioz. Oiartzungo Transportes Gexako langileak Orozkoko (Bizkaia – Aiaraldea) BP gasolindegian izan zuen istripua, asteazkeneko 19:00ak aldera.
Osalanen arabera, dimentsio handiko beira piezak eusteko egituraren barruan harrapatuta geratu zen langilea; beste lankide batek topatu zuen zauritutako gizonezkoa. Hainbat iturrik zabaldu dute Laudioko Guardian lantegiko materiala garraiatzen ari zela, baina Gexa enpresak informazioa ezeztatu du: Frantzian kargatutako materiala Asturiasera garraiatzen ari zen, eta Orozkon geldialdia egin zuen, enpresak azaldutakoaren arabera.
LAB sindikatuak azken 48 orduetan hildako bi langileen «familia, lankide eta gertukoei elkartasun eta babesa» adierazi die, ohar batean. Horrekin batera, garraioaren sektoreko lan baldintzak «gero eta prekarioagoak» direla salatu du sindikatu abertzaleak. Gainera, garraiolarien lan istripuak estatistika ofizialetan azaltzen ez direla kritikatu du LABek, «errepide istriputzat» jotzen direlako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!