Azaroaren 30ean izango da greba feminista orokorra
Zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzeko greba orokorra iragarri du udazkenerako Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Denon Bizitzak Erdigunean prozesua abiatu zuten 2022an, zaintza sistema iraultzeko, eta greba mugarri izango da bide horretan. through Argia.eus
Martxoaren 8an iragarri zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak udazkenean greba feminista orokorra deituko zutela, zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko. Orain, jakitera eman dute greba noiz izango den: azaroaren 30ean, ostegunez.
Denon Bizitzak Erdigunean prozesutik ondorioztatu zuten grebaren beharra, eta azaldu dutenez 2022an Gasteizen egindako zaintza sistemaren ezaugarritzearen inguruko jardunaldietan hartu zuten erabaki hori, “inflexio puntu bat” izan baitzen: “Zaintza sistema aldatzea dena aldatzea delako”.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak argi utzi du “guztion ardura” dela zaintza eskubide kolektiboa borrokatzea, eta deia zabaldu dute zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde kalera ateratzera. Hamaika aldarri plazaratuko dituzte: “Pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen alde, egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzeko…”.
Azaroaren 30era begira martxan jarri direla azpimarratu dute, eta herri eta auzoetako asanbladetan antolatzen ari direla. Euskal herritar orori egin die batzeko deia: “Bizitza duinen aldeko borroka da hau, bizitza osoan zehar zainduak izateko eta konpromiso berdinaz zaintzeko eskubidea lortzeko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!