Azaroaren 25eko manifestazioa «Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista» lelopean egingo du Mugimendu Feministak
Gasteizko Mugimendu Feministak hitzordua jarri du Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako: azaroaren 25ean San Anton plazatik abiatuko da manifestazioa, arratsaldeko 19:00etan.
Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista» lelopean egingo ditu mobilizazioak Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Aurten, bereziki, Mugimendu Feministaren kriminalizazio saiakera sistematikoa nabarmendu nahi dutela azaldu dute: «eraso horiek emakumeon eta sexo-genero disidenteon borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez baitute helburu». Indar polizial zein instituzioak seinalatu dituzte kriminalizazioaren arduradun gisa.
Horren aurrean «elkar zaintzea eta babestea» aldarrikatu dute, eta gogorarazi dute «soilik borrokatuz, saretuz zein antolatuz» izango dela posible indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea. Autodefentsaren bidean jarraitu eta justizia «bere gain» hartzean berretsi da Mugimendu Feminista.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!