Azaroaren 25ean «kaleak hartzeko» deia egin du Gasteizko Mugimendu Feministak
“Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duen bitartean”, salatu dute Mugimendu Feministako kideek. Horrez gain, argi utzi nahi izan dute soilik borrokaz, saretzeaz eta antolakuntzaz posible dela aurrera egitea eta indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea.
Mugimendu feministak, aurtengo azaroaren 25ean, jasan duen kriminalizazio saiakera sistematikoa nabarmendu nahi izan du; indar polizialen zein instituzioen aldetik jasandakoa, hain zuzen ere. Urrian, esaterako, lau pertsona jazarri zituen poliziak aborto eskubidearen aldeko kontzentrazio batean. Eraso hauen aurrean emakumeen eta sexu-genero disidenteen borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez dutela helburu salatu dute.
Erasoen aurrean, «elkar zaindu eta elkar babestea» bide bakarra dela mahaigaineratu dute. “Justizia gure gain hartuko dugu, eta autodefentsan sakontzen jarraituko dugu” esan dute. Emakume eta sexu-genero disidenteen bizitzak egunero kolpatzen dituen indarkeria anizkoitzekin amaitzeko ordua dela diote: “ardura, denona da”.
Azaroaren 24an mahaingurua
Gaia lantzeko asmoz azaroaren 24an, osteguna, mahainguru bat antolatu dute “Beldur eta kontrolaz hizpide” izenburupean. Hiru hizlari arituko dira: Gasteizko eraso matxisten aurkako protokolo lantaldeko kide bat, Algortako Mugimendu Feministako kide bat eta Maialen Arteaga Gonzalez kazetaria. 18:00ean Emakumeen Etxean izango dute zita.
Azaroaren 25ean mobilizazioa
Azaroak 25ean berriz, 19:00ean abiatuko da mobilizazioa San Anton plazatik. Gasteizko Mugimendu Feministak ekintza hauetara animatzeko deia egiten du: “Eraldaketa gure esku dago eta horretarako feminismoan kolektiboki borrokatzen jarraitu behar dugu. Antolakuntza feministaz boteretu gaitezen!”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!