Azaroak 25: autodefentsa, ahalduntzea eta salaketa feminista
«Zure egia gurea eginez» lelopean emakumeen hitzaren balioa aterako dute kalera Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean. Hainbat deialdi izango dira Araban, egun eta formatu ezberdinetan, baina larunbateko mobilizazioak izango dira nagusi.
Azaroaren 25eko Gasteizko Koordinadora feministak larunbateko mobilizazioak aurkeztu ditu Arabako hiriburuan. «Zure egia gurea eginez» lelopean, mugimendu feministak elkarren aitortza egiten duela eta elkarri sinesten diola nabarmendu nahi izan du.
Gogoratu dutenez, «erasoak gure egunerokoan» daude. Horretarako, datu ezberdinak jarri dituzte mahaiaren gainean: azaroan soilik -hilabetea amaitu gabe- bederatzi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxistagarik, «baina erasotzaileak askoz gehiago dira».
Auzitegiak, poliziak, hedabideak… izan dituzte hizpide. Izan ere, horiek erasotzaileak babesten dituztela salatu dute: «Patriarkatuaren oinordekoak dira. Bortizkeria normaltasun osoz praktikatzen dute eta euren erasoak zigor gabe geratzen dira».
Emakumeen hitzak balioa duela nabarmendu nahi izan dute agerraldian: «Guk elkar aitortzen dugu. Guk elkarri sinesten diogu. Gure hitzak balioa dauka». Zentzu horretan, emakumeen gorputzak «guda zelai» gisa definitu dituzte, sexu-genero kondizioagatik jasaten dutena.
«Menderatuak, kontrolatuak, isilduak, esanekoak, errudunak, lotsatuak eta erailak nahi gaituzte. Gu, ordea, elkarrekin gaude. Gutako bat ukitzen badute, guztiok erantzuten dugu», ohartarazi dute.
Deialdiak Araba osoan
Hiriburu guztietan bezala, Gasteizko manifestazioa larunbat arratsaldean izango da. 18:30etan abiatuko da Andre Maria Zuriaren plazatik. Aiaraldean, Otsemeak gazte eragile feministak ekimen ezberdinak antolatu ditu azaroaren 24tik abenduaren 2ra; Aiaraldean bertan, Laudioko Gaztetxean, Egun Feminista antolatu dute. Beste zenbait deialdi izango dira Urkabustaizen eta Mendialdean. Gasteizko Kanpusean, ostegunean, iaksle egun feministaren baitan, manifestazioa egin zuten fakultatez fakultate.
Deialdiak:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!