Epaitegietaraino eramango dute Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, elkarretaratzeak egongo dira herrialdeko leku ezberdinetan. Gasteizko kasuan, manifestazioa egingo dute epaitegietatik abiatuta.
Azaroaren 25a igandea da aurten, Indarkeria Matxitaren Aurkako Eguna. Hori dela eta, elkarretaratze, mobilizazio eta ekimen ezberdinak astean zehar burutuko dituzte eragile feminista ezberdinek, egunean bertan ere kalera irtetzeko deialdiak zabaltzearekin batera.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak, (In)justizia Patriarkalaren Gainetik, Saretze Feminista leloa erabiliko du igandean, elkarretaratzeak deituz hiriburu guztietan. «Nazkatuta» azaldu dira berriz ere Mugimendu Feministako kideak agerraldi nazionalean, errekurtso gehiago eskatuz «isiltasun minutuen aurrean». Insitituzio politikoen eta judizialei, berriz, lan «transbersalagoa» eskatu diete indarkeria matxistari aurre egiteko. Izan ere, mugimenduaren ustez «patriarkatua instituzioen eta botere judizialaren esparru guztietara» iristen ari da. «Instituzioek indarkeria matxistarekin amaitzeko lanik egiten ez badute, erasotzaileen parean jarri beharko ditugu hauek«, adierazi dute.
Gasteizko kasuan, ez da elkarretaratze bat izango: Gasteizko Hiribidean kokatuta dauden epaitegietatik abiatuta, manifestzioa egingo dute 13:00etan. Aiaraldeako kasuan, adibidez, ostegunean hasiko dira tailer eta asanblada ezberdinak, baina elkarretaratze nagusia igandean izango da, 13:30ean Amurrion.
Arabako deialdiak
Azaroak 22
- Amurrio | 17:00 Aiaraldeko Mugimendu Feministaren bilera Katekesian
Azaroak 23
- Amurrio | 17:00 Gaztetxean Lan Eguna
Azaroak 24
- Amurrio | 17:00 Plazan mural margoketa
Azaroak 25
- Gasteiz | 13:00 Manifestazioa epaitegietan
- Amurrio | 13:30 Kontzentrazioa plazan
Azaroak 26
- Zaraobe (Amurrio) | Hezkidetza tailerrak goizean
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!