Auzoko presoen egoera salatuko duen kalejira eraman du Fiskaltzara Urtaranek
Judimendi auzoko jaietan zenbait presoen askatasuna eskatzeko egitekoak diren ekitaldien berri eman dio Gasteizko Udalak Arabako Lurralde-auzitegiko Fiskaltzari. Omenaldiak aipatu ditu etengabe Gasteizko Udalak, baina, egitarauaren arabera, omenaldi bakarra auzoko presoen senideei egingo zaiena da. Era berean, jaiak antolatzen dituen bizilagunen elkarteari diru-laguntza itzultzea eskatzeko espedientea abiatu zuen Udalak astearte goizean, baina jai-batzordeak jaiak mantenztea erabaki du.
Ohikoa den legez, eta beste zenbait auzotan gertatzen den bezala, auzoko presoak auzoan nahi dituztela aldarrikatzeko kalejira bat deitu zuten ostiralerako auzoan. Udalak behin eta berriz errepikatu du «omenaldi» hitza, baina kalejira bat da deituta dagoena, Gazte Eguneko kartelean ikus daitekeen moduan. Martxaren helburua, auzotik abiatzea da, Andra Maria Zuriaren plazan amaitzeko. Kalejira hau da Urtaranek Fiskaltzara eramango duena.
Bestalde, omenaldia “bertan behera uzteko neurriak aztertzea” eskatu die Jesus Loza Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak bere zerbitzu juridikoei.
Jaietan aurreikusitako omenaldia eragozteko eskatu die ErNE Ertzaintzako sindikatuak Segurtasun Sailari eta Fiskaltzari, “iraina eta legearen kontrakoa delako”.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!