Auzoetako jaiak: datak eta lehenengo konfirmazioak
Errekaleor, Arana, Txagorritxu, Judimendi, Adurtza, Zaharraz Harro… Ate joka dira Gasteizko auzoetako jaiak: maiatzeko azken asteburuan hasiko dira jai herrikoiak. Datak, egitarauaren konfirmazioak eta bestelako ezaugarriak bildu ditugu.
-
Errekaleor
Maiatzaren 25etik 26ra. Aurreko ikasturtean hasi ziren jai hauek antolatzen. Larunbateko eguna izango da potenteena. Auzo askean Zea Mays taldeko hainbat kidek kontzertu askustikoa eskainiko dute, bazkari herrikoia egongo da, Tremenda Jauria taldearekin kunbia doinuak… Egitarau osorik hemen.
Jaien aurretik, maiatzaren 20an, 100 mila esker jaialdia egingo dute, Euskal Herriko irla energetiko handiena izatea lortu dutela ospatzeko eta eskerrak emateko hau posible egin dute norbanako eta eragile guztiei.
-
Arana
Ekainaren 1etik 2ra egongo dira txosnak. Urtero legez, larunbateko kontzertuek izango dute protagonismo handiena: Trashtucada, BourbonKings eta Mal y Tarde taldeak egongo dira oholtzaren gainean.
-
Txagorritxu
Ekainaren 4tik 9ra. Auzoko jaiek hamabi urte beteko dituzte urte honetako edizioan. Urtero legez, autogestioa eta asanblada izango dute oinarri, auzoko eragileetaz gain, norbanako, komertzio eta taberna ezberdinek eginez posible jai hauek.
Auzokideek sare sozialetan aurreratu dutenez, lehenengo kontzertu bat konfirmatu dute: 2Zio rap taldea Gazalbideko parkingean egongo da. Txosnagunea asteburuan egongo da; astean zehar, berriz, auzoko gune ezberdinetan tailer, kontzertu, txapelketa edo ekimen ezberdinak.
-
Judimendi
Txosnak ostegunetik larunbatera irekiko dira, ekainaren 21etik 24ra. Baina guztia ez da txosnagunera mugatuko. Izan ere, Judimendiko Gazte Asanbladak Gazte Aste Kulturala prestatzeko lehenengo asanblada irekiak egin ditu jada.
-
Zaharraz Harro
Ekainaren 25etik uztailaren 1era. Asanblada eta autogestioa oinarri duten jai parte-hartzaile hauek ehun ekimen ezberdin baino gehiago atera dituzte aurrera azken urteetan. Txosnagunerik ez, baina Alde Zaharreko edozein espazio nahikoa da tailer, kontzertu edo hitzaldi bat antolatzeko.
Antolakuntza orian dela hilabeteak hasi zuten; Alde Zaharretik buelta bat emanez gero, komertzio ezberdinetan jaietan parte hartzeko gonbitea topatuko duzu. Asanbladak astero, eta egitaraua hemendik gutxira.
-
Adurtza
Uztailaren 5etik 8ra. Urteurren borobila ez den arren, aipatzekoa da auzoko jai hauek euren 58.edizioa ospatuko dutela aurten. Lehenengo egunean, ohitura bilakatu den pilota txapelketa egingo dute. Eszenatoki gainean egongo dira, besteak beste, Atom Rumba eta DJ Tarantistak. Ostiralean, Adurtziñeren jaitsiera eta elkartasun afaria eta larunbatean Gazte Eguna: umeentzako gunea, bazkaria, ginkana… Igandera arte luzatuko dira jaiak, herri-kirolekin, bertso-bazkariarekin…
-
Zabalgana
Ezer gutxi dago aurreratzeko aurtengo Zabalganako jaien inguruan: uztailaren 13ko asteburuan izango dira baina guztia dago zehazteke.
-
Zaramaga eta Salburua, irailean
Zaramagako jaietarako Gasteizko jaiak igaro beharko dira. Hala ere, badago data: irailaren 17tik 23ra. Ikasturte hasierarekin batera ere Salburuako jaiak izango dira, irailean bertan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!