Auzoaz kutsatzea galaraziko duen txertorik ez da aurtengo Zaharraz Harro jaietan
Gasteizko Alde Zaharreko jaiak hasiko dira gaur arratsaldean, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Ekainaren 28ra arte dozenaka ekintza antolatuko dituzte auzoari kolorea tea bizitasuna emateko helburuarekin.
Gaur arratsaldean, txupina lehertzearekin batera, hasiko dira Gasteizko Alde Zaharreko jaiak. «Auzoaz kutsa zaitez! ¡Para el barrio vacuna ninguna!» lelopean bere hamabigarren edizioari helduko dio Zaharraz Harrok, auzotik eta auzoarentzako sortutako jai autogestionatu eta partehartzaileak.
Egitarau oparoa osatu dute ekainaren 28a bitarte Alde Zaharrari bizitasuna eta kolorea emateko: Hitzaldiak, mahai-inguruak, bertsosaioak, musika emanaldiak, umeentzako ekintzak, kaleko zinema, kirol jarduerak…
Aste osoan zehar zenbait erakusktea eta azoka egongo dira auzotik barreiatuta. Zaharraz Harroko kideek argazki erakusketa osatu dute Alde Zahrreko iragana gertuagotik ezagutzeko eta ibilbide bat prestatu dute kaleetan zehar argazkiak jarraitu ahal izateko. Gainera Zapateneo kultur elkarteak banatzaileen eta liburuen azoka jarriko du martxan ekainaren 23tik ekainaren 27ra, Zapatari kalean bertan.
Aldarrikapenerako tartea ere izango da aurtengo Zaharraz Harron. Ostralean, ekainak 26, Auzoan Bizi plataformak manifestazioa burutuko du Alde Zaharrean zein Gasteizen bizi den etxebizitza larrialdi egoera salatzeko, eta ekainaren 28an, LGTB+ askapenaren nazioarteko egunean, E28 koordinadorak deitu duen mobilizazioarekin bat egingo du Zaharraz Harrok.
Hala Bediren kaleko emisio berezia
Hala Bedik, Arabako komunikabide libreak, bere aletxoa jarriko du ere auzoko jaietan. Ekainaren 26an kaleko emisio berezia eskainiko dute Bollerias plazatik. Goizean goiz hasiko da kaleko emisioa ohiko magazinekin eta iluntzera arte luzatuko da Hala Bediko irratsaio desberdinen laguntzarekin batera. Kaleko emisio honekin agur esango dio Hala Bedik irrati-ikasturteari.
Ostiraleko kaleko emisioaz gainera, ekainaren 25ean auzoko pertsona nagusiei eskainiko zaien «Zaharrez Harro» irrati programazio berezian ere lagunduko du Hala Bedik.
3,2,1…Tatxaaannn!! Hementxe aurtengo egitaraua!!
Gora #ZaharrazHarro!!
3,2,1…¡¡Voilá!! Ya tenéis la programación de este año!!
Gora #ZaharrazHarro!! pic.twitter.com/A8lV9gsQiy— Zaharraz Harro (@ZaharrazHarro) June 18, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!