«Auzoa eraldatzen» jarraitu nahi dute Zaharraz Harro!-ko jaiekin
Parte hartzea, auzolana eta auzo harrotasuna oinarri, orain dela 11 urte hasitako Alde Zaharreko jaiek 80 ekimen inguru prestatu dituzte 200 komertzio baino gehiagoren ekarpenekin.
11 urte betetzen dira Gasteizko Alde Zaharreko zenbait auzokide eta auzoko zenbait kolektibo elkartu zirela «auzotik eta auzoarentzako» izango ziren jaiak antolatzeko. Orduan sortu zen Zaharraz Harro!, eta konpromiso ezberdinei esker, jaiak bizirik mantendu eta hazi egin dira. Horren erakusle da aurtengo egitaraua (beherago osorik ikusgai), non 70 ekimen inguru dauden Barrio muerto barrio en paz, 11 urtez auzoa eraldatzeko kapaz! lelo duten jaietan.
Aurten ere, mezu argi batekin datoz jaiak: «Alde Zaharra bizirik dago» eta hiru ardatz nagusi dituzte hauek: parte-hartzaileak izatea, autogestioa -aurten 200etik gorako komertzio eta taberna txikien ekarpenak jaso dituzte- eta Alde Zaharraz «harro» daudela erakustea.
Baina, nola egin posible tankera honetako jai batzuk? Hau guztia posible egiteko, asteazkenero asanblada bat biltzen da, norbanako, auzokide, komertziante, kolektibo, tabernariek proposatzen dutenak jaso eta programazioan sartzeko. Horretaz gain, talde horrek txupina, aldarrikapen altxorra, kaleko bazkaria, guatekea, umeen eguna, zaharren eguna eta beste zenbait ekimen antolatzen ditu.
Antolatzaileek adierazi dutenez, «jende guztia ongi etorria da» eta horren erakusle asanblada bera da: urtez-urte asanblada aldatzen eta handitzen joan da.
Egitaraua osorik
Aurtengo programazioari dagokionez, aurten indar berezia jarri nahi dute 11 urtez auzoa bizirik dagoela aldarrikatzen duten ekimenetan, egoera jakin batzuk seinalatuz: etxebizitzaren arazoa, Udaltzaingoa, espazio hutsa, espekulazioa…
Egitarauari dagokionez, astelehenean bertan hasiko dira festak txupinarekin; asteazkenean Gazte Eguna, ostiralean TransBolloMari borroka eguna Stonewall mugarri, kaleetan harro. La
lucha sigue! lemapean, umeentzako jarduerak egun ezberdinetan, belaunaldien arteko ekimenak, kontzertuak…
Ekainaren 29an, Zaharraz Harro akademia zoroa aldarrikapen altxorra jokatuko dute eta, egun horretan bertan, kaleko bazkari autogestionatua egingo dute Talka espazio feministaren alboan; gauean, berriz, guatekea.
Hala Bedik antolatuko dute jaietako itxiera festa eta ekainaren 30ean izango da hau, Hala Bedi parean dagoen irrati libreen plazan. Bitartean, eta guztia amaitu arte, hamaika tailer, kontzertu, hitzaldia zinema, antzerki, kale animazio…
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!