«Auzoa berpizteko asmoz» azaroko egitaraua aurkeztu du Olarizuko Gazte Asanbladak
Aurreko hilabetean aurkeztu zuten "Gazteok auzoa berpizten, ez utzi hiltzen" dinamika Olarizuk bizi duen prekarizazioari aurre egiteko, azaroan zehar hainbat ekintza antolatuko dituzte.
«Auzo bizi baten alde» dinamika berri bati ekin zioten iragan urrian Olarizuko gazteek. «Gazteok auzoa berpizten, ez utzi hiltzen» lemapean azaroan zehar egitarau oparoa prestatu du Olarizuko Gazte Asanbladak.
Azaroaren 14ean, osteguna, helduko diote lehenengo ekintzari; «Hitza&Jolas» eta «Dj Malandroren» eskutik musikaz eta giro onez beteko dute Adurtzako Potxi taberna, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Azaroaren 22an, ostirala, auzoko belaunaldi desberdinen arteko solasaldia antolatuko dute 18:30etan Adurtzako auzo elkartean, «nondik gatoz eta nora goaz?» galderari erantzuteko.
Auzoko euskal preso politikoei elkartasuna adieraziko diete Olarizuko gazteek: azaroaren 27an, hilabeteko azken asteazkenero San Cristobal elizan egiten den elkarretaratzera joateko deia luzatu dute.
Azaroko egitarauari 30ean emango diote amaiera, Hemendik Harantz jaialdian. Hemendik Harantz pertsona errefuxiatuak laguntzen dituen elkarte bat da, larunbat horretan elkartearen aurkezpena egiteaz gain, herri bazkaria eta kontzertu berezi bat antolatuko dute.
Gazteak auzoa berpizteko prest
Urrian aurkeztu zuten «Gazteok auzoa berpizten, ez utzi hiltzen dinamika. Kanpainaren helburua auzoak bizi duen prekarietatea salatzea da, horren adibide garbiak dira, komertzio txiki zein tokiko merkatuaren suntsiketa aurrera eramaten ari dela Carrefour edota Mercadona bezalako multinazionalen eraikuntzaren bitartez. Horrez gain, gazteek joko aretoak edota drogaren gorakadaren zuzeneko ondorioak pairatzen dituzte ere. Guzti gorro aurre egiteko antolatu dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!