Autodefentsa feministarekin erantzun zioten Adurtzako jaietako eraso matxista bati
«Lotsatua, nazkatuta eta oso haserre» daude Jai Batzordeko kideak. Eskerrak eman dizkiote Gasteizko Mugimendu Feministari.
Pozik agertu dira Adurtzako Jai Batzordeko kideak iragan astebururan ospatu zituzten jaiekin. Hala ere, «lotsatua, nazkatuta eta oso haserre» daudela adierazi dute: emakume bat erasotu zuten jaietan. Honen aurrean, Adurtzako Jai Batzordetik erasotutako emakumeari babes osoa helarazi nahi izan diote. Gainera, zenbait galdera luzatu dituzte: «Noiz arte bizi beharko ditugu horrelako gertakariak? Noiz arte ezingo ditugu jaiak modu askean bizi?».
Jai giroan, alkoholaren eraginez, pertsona batzuek edozertarako eskubidea dutela uste dutela», salatu dute. Honen aurrean, ez direla albo batera begira geratuko azpimarratu dute.
«Jaietako erritmo frenetikoan gertatukoaren aurrean izandako jarreragatik», Adurtzako Jai Batzordeak eskerrak eman dizkio Gasteizko Mugimendu Feministari. Izan ere, Mugimendu Feministak laguntza eskaintzeaz gain, Jai Batzordeko kideak gidatu zituen eta erasotzailea jai gunetik kanporatzen lagundu zuen. Gainera, jaien aurretik Batzordearekin egindako lanketa ere eskertu nahi izan dute. Auzoari eta jendarte osoari eraso matxisten aurka inplikatzeko deia egin diote ere bai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!