­

A desalambrar : A-13 BIJI KURDISTAN!

Azken egunotan gogor erasotu du Turkiak Kurdistan, bertako egoera baloratu eta ofentsiba honen ertz guztiak aztertu ahal izateko, Askapenako kidea den Aratz Estombarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Kurdistanen geratuko gara, ‘A las barricadas’ abestiaren bertsio kurdoa entzun eta sentitzeko prest.

A desalambrar : A-6 MARICHIWEU!

Gaurko saioa, gose greban dauden Wall Mapuko preso politikoei eskeini nahi diegu. Horretarako, elkarrizketan Wall-Mapuren defentsan gose greban dauden preso politikoen inguruan jardungo dugu. Horretarako, Wall Mapu Euskal Herria elkarte internazionalistako kide den Mery izango dugu gurekin.
Abestiaren erradiografian Luanco rap-lari maputxearen “Sabor de la tierra” abestia entzungo dugu.

Ondoren, preso dagoen Arauco Mallecoko koordinadorako werkena den Héctor Llaitulen ezkutitza entzungo dugu.

A desalambrar : A-29 Europa jo puntuan!

Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca militante italiarra izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian rap metalerotzat jo dezakegun abestia eskeintzera gatoz. Sons of Aguirre rap taldea eta Scila jatorriz heavya den banden arteko elkarlan eta fusioak sortutako ‘La cigarra y la Hormiga’ abestia hain zuzen.

Amaitzeko gaurko kolaborazioan ‘Apurtu Kapitalaren Europa’ Askapenaren irakurketa izango dugu entzungai, mundu osoko langileon bizi baldintzak diseinatzen dituzten zapalkuntza sistemekin amaitzeko gure lehen urratsa kapitalaren Europarekin amaitu eta langileon Europa bat sortzea delako.

A desalambrar : A-22 Emakumeen aurkako indarkeria Paraguayen

Emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunari so, indarkeriak iturri anitz dituelako, gaurkoan Paraguayko estatu terroristak desagerrarazitako neskatilaren kasuaz arituko gara. Horretarako Lichita eta bere senideenganako jazarpena ondo ezagutzen duen Negro Soares ‘Convocatoria Segunda Independencia’ko militantea eta abokatu argentinarra elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian, emakumeon aurkako indarkeria imperialista salatzen jarraitzeko, Shadia Mansour rapera palestinarraren abestia izango dugu entzungai; beraiek tankeak dituzte, guk harriak besterik ez.

Amaitzeko kolaborazioan gure herrian sionismo israeldarrarekin ematen diren konplizitateak salatu eta Palestinari elkartasuna adieraztera dator gaurkoan Alaitz Amondarain.

A desalambrar : A-15 Fora Bolsonaro! A luta continua!

Gaurko elkarrizketan Brasilgo azken gertakari eta bertako egoera soziopolitikora gerturatu nahi dugu eta horretarako MST edo ‘Movimiento de los Trabajadores Rurales Sin Tierra’ko koordinatzaileea den Alexandre Conceicaorekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian The Baboon Show musika talde suediarraren ‘Same Old Story’ langileon miseriaz eta erresistentzia beharraz aritzen den kantua izango dugu entzungai. Etorkizuna gurea dela diote, hala ote? Hala bedi.

Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu berriz jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.

A desalambrar : A-8 Blokeorik ez!

Gaurko elkarrizketan pasa den astean NBEan enegarrenez EEBBek Kubari inposatutako blokeoaren harira burututako bozkaketari buruz Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kidea den Jose Manzanedarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Chico Buarque idazle, abeslari eta poeta brasildarraren ‘A pesar de voce’ abestiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu ere jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.

A desalambrar : U-25 Gerra Europan

Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca Cambiare Rottako militante italiarra izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian FARC-EPren komandantea izandako Julian Conradoren “De mi pueblo para la guerrila”. 14 diska ta ia 200 abesti sortu dituen kantautore kolonbiarra datorren urriaren 28an Arrasaten izango da hitzaldi bat ematen hainbat eragilek antolatuta.

Amaitzeko kolaborazioan Ukrania izango dugu mintzagai, horretarako Nahia Sanzoren ahotsa izango dugu gurean. Sanzo Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea, kazetaria eta soziologoa da, 2014tik Donbassen gertatutakoak ere ondo ezagutzen dituena.

A desalambrar : U-18 Askapenak 35 urte

Askapenak 35 urte bete ditu eta berau ospatzeko Internazionalista Eguna antolatu dute datorren urriaren 22an Arrasaten. Munduko herri eta langileria zapalduon askapena hain zuzen, borroka bateratu baten bitartez lortuko denaren ideia urtez urte gogorarazi digulako beti, gaurkoan berari, Euska Herriko eraunde internazionalestari, eskeini nahi diogu hurrengo saioa.

Hortaz, hasteko Askapenaren jaiotzaz, ibilbideaz, gaurkotasunaz eta etorkizunaz hitz egiteko antolakunde internazionalistaren kide diren Alaitz eta Haizea izango ditugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian Laboaren Txoria Txori kantua Elh Malick senegaldarraren ahotik entzungo dugu. Artea ideia politikoak legez, ona denean, artefaktu bihurtu eta edozien txokotan gozagarri eta erabilgarria izan daitekeelaren eredu.

Amaitzeko kolaborazioan Jesus Valencia idazle, pentsalari ta ezerren gainetik internazionalistaren berbak izango ditugu entzungai

A desalambrar : U-11 Jatorrizko herriak erresistentzian!

Urriaren 12a dugu bihar, non Amerika deskubritu zutelakoan Hispanitatearen eguna ospatzen duten batzuk oraindik. 1492an Abya Yala edo Amerika bere existentziaz jabetuta bazegoen noski, ondoren etorri zena kontinente oso baten hustuketa eta odoluste sistematikoa izango zen.

Bertako jatorrizko herriek nekez baina batez ere borrokatuz biziraun dute mendeetan zehar baina errepresioak ez du etenik eta egunotan Argentinan izandako atxiloketei buruz hitz egiteko Patagoniarra den Soraya Maicoño emakume maputxea elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian ere Amerikaz nahi genuen berba egin eta horretarako Puerto Ricoko Residente raperoaren kantu hau aukeratu dugu, This is not Amerika, kontinetearen erradiografia sinesgarri eta gordin bat eskeintzen duelako.

Bukatzeko Amerikatik Afrikara egingo dugu salto gaurko kolaborazioa Sankarari eskeinia dagoelako. Egun gutxitan beteko baitira 35 urte Thomas Sankara Burkina Fason erahil zutenetik eta data ilun honen aitzakian iraultzaile komunista honen bizitza eta ekintzen pintzelada bat eskeiniko digu Tamarak.

A desalambrar : U-04 Abya Yala auzitan

Hasteko Carlos Aznarez kazetari argentinarra izango dugu elkarrizketa lagun Amerika Latinaren egoera eta koiunturari errepasoa emateko prest.

Argentinan oraindik, abestiaren erradiografian Mercedes Sosaren »Canción con todos” izango dugu entzun eta gozagai.

Azkenik, kolaboraziorako Uruguay izango dugu mintzagai. 1994ko Montevideoko Filtro Hospitaleko gertakariak gogora eta gaur egunera ekarriko baitizkigute aurten bertan izandako Askapenako brigadistek.

A desalambrar : M-31 Kolonbiako hauteskundeak

Gaurko elkarrizketan igandean egin ziren Kolonbiako hauteskundeen inguruan arituko gara Rene Behoteguy internazionalistarekin, lehenego aldiz Kolonbiako historian ezkerreko hautagai batek hauteskundeak irabazteko aukerak baititu.

Abesteiaren erradiografian, Miguel Hernandezek idatzitako “Vientos de Pueblo” poema aztertuko dugu, Every Night taldeak egindako bertsioaren bidez.

Kolaborazio atalean, Emakume iraultzaileen memoriari buruz hitz egingo digu itxasok, Cecilia Magni, Comandante Tamara chiletarraren bizitza ekarriko baitigu.
Azkenik, Hitzak tartetxoan, Palestina ekarriko dugu gogora, Majmud Darguish idazlearen “Sobre esta tierra” poemarekin

A desalambrar : M-24 Memoria Historikoa; Jesus Santrich,Cuba, Krabelinen iraultza eta Eva Forest.

Gaurko elkarrizketan, Jesus Santrich omenduko dugu bere hilketaren lehen urteurrenean. Horretarako, hil aurretik gure programan egindako elkarrizketa ekarriko dugu gurera.
Abestiaren erradiografian, Kubako irultzari omenezko abestia dakarkigu Iñakik, No Konforme eta Boikoten Viento de la Habana
Ondoren, 1974ko Portugalera egingo dugu jauzi, apirilaren 25ean diktaduraren kontra altxatu zen kapitainen matxinadara hurbiltzeko asmoarekin. Horretarako pelikula eta liburu bat aukeratu dizkigu Iñigok: “Fusiles y Claveles”, Diego Carcedorena; eta “Capitanes de Abril”, Maria de Medeirosena.
Hitzak tartetxoan, Eva Forestek kartzelan idatzi zuen Diarios y cartas desde la carcel liburuko prologoaren zati bat irakurriko digu Esterrek.

A desalambrar : M17-Defendatu dezagun lurra!

Gaurko elkarrizketan, «Herri jantzia garaipenaren hazia!» lelopean formazio mintegiak antolatu ditu Askapenak larunbat honetan Iruñean. Hauen berri emateko gurean izango da Askapenako kide den Ester.

Abestiaren erradiografian, Boliviako lurraren eta herrien defentsaren inguruko abesti bat ekarriko digu Renek. Luis Ricoren Coraje.

Osteko kolaborazioa Anek dakarkigu. Azken hilabetetan aurrera ateratzen ari diren Tapia legearen kontrako aldarria ekarriz, bizitza eta kapitalaren arteko gudua azaleratuz.

Hitzak tartetxoan, Nakbaren egunaren testuinguruan, Gassan Kanafani Palestinar iraultzailearen Um Saad nobelako hitz batzuk ekarriko dizkigu Esterrek.

A desalambrar : M-3 Apurtu kapitalaren Europa!

Ofentsiba inperialistaren aurrean: Apurtu kapitalaren Europa!’ lelopean haibat mobilizazio antolatu ditu Askapenak datozen egunotan Euskal Herrian zehar, Europar Batasunaren izarea klasista, arrazista eta inperialista agerian uzteko helburuarekin. Mobilizazioetaz zein internazionaliston irakurketan sakontzeko asmoz jarraian Itxaso eta Saul elkarrizketatuko ditugu.

Abestiaren erradiografian herrion oroitzapena irautearen garrantziaz arituko zaigu Iñaki. Horretarako A.N.I.M.A.L. edo Acosados Nuestros Indios Murieron Al Luchar talde argentinarraren ‘Gritemos para no olvidar’ kantuaz baliatuko da.

Osteko kolaborazioa Tamarak dakarkigu. Frontex edo Europako mugetan migrazioa kontrolatzeko jaio zen aparatu politiko-poliziala zer den eta nondik datorren zalduko digu. Faxismoari segurtasuna esaten baitzaio aspaldi.

Hitzak tartetxoan Julius Fucik kazetari eta komunista txekoslovakiarrak 1943ko maiatzaren lehenean gatibu eta izkutuan idatzitako berbak eskeiniko dizkigu Esterrek. Gestapok atxilotu eta urte bereko irailaren 8an fusilatuko zuten naziek.