A desalambrar : E-8 Herriok askapenean bat egin dezagun!

Hasteko, Munduko Presoak SOS atalean gaur ‘Zergatik daude hain preso politiko gutxi Brasilen?’ galderari erantzuna ematen saiatuko da Walter jauna.

Jarraian, Ekainarek 11, 12 eta 13 Hernanin Askapenak antolatutako jardunaldien hitzaldien aurkezpenarekin jarraituko dugu. ‘Bizi elkartasun internazionalista’ lelopean bildutako formakuntza saioen artean ‘Panafrikanismotik langileon Europara’ izenburua daraman hitzaldiaren arduraduna, Leire Azkargorta izango baitugu solaskide.

Abestiaren erradiografian Afrikara joko dugu, Boli Kostako Alpha Blondyren ‘Sankara’ izeneko reggaeaz gozatzeko asmoz. Thomas Sankara, Burkina Fasoko lehendakaria, panafrikanismoaren pentsalaria eta iraultzaile komunista izan zena gogora ekartzeko aitzaki musikatuaz baliatuz.

Pasa den maiatzaren 18an Kolonbiara jo nahi izan genuen, baina arazo teknikoak tarteko ezin izan genuen bertako kideak eskeini zuen elkarrizketa behar bezala emititu. Gaur bai ordea, egunotan herri kolonbiarra jasaten ari den errepresio latzaren testigantza eta analisi politikoa eskeintzeko, ‘Colombia Juventud Rebelde’-ko kidea den Andres Felipek kolaborazioa eskeiniko digu.

Bukatzeko, gaurko Hitzak tartetxoan Roque Dalton, El Salvadorko poeta era iraultzailearen poemak hausnarketa eta ekintzarako parada oparituko digu. Kapitalismoak mina eragiten digulako, paradisua eraikitzear dugulako, aspirina gorri-gorri baten beharrean gaudelako.

A desalambrar : E-1 Bizi elkartasun internazionalista!

Ekainarek 11, 12 eta 13 Hernanin Askapenak antolatutako jardunaldien hitzaldietako baten aurrerapen txikia egitea dugu gaur asmoa. ‘Bizi elkartasun internazionalista’ lelopean jasotako formakuntza saio ezberdinak aurkezteko aukera izango baitugu gurean datorren egunotan, gaur, Euskal Internazionalismoaren jatorri eta garapenaz mintzatuko zaizkigu Askapenako kide diren Luzia eta Iñaki.

“Euska internazionalismoa: bidea luze, pausoa labur” aurkeztu berri dizuegun hitzaldian, nahitanahiez Askapenaren kontrako errepresio eta jazarpenak aipatuko direlarik, gaurko abestiaren erradiografian, momentu latz haietan jaso zen elkartasunaren eredu gisa, Siroka, Bad Sound System eta Skama la Rede taldeek sorturiko ‘Su txikien itsasoa’ kantua izango dugu entzungai.

Kolaborazioan, Saïd Bouamama jatorri argeliarreko frantziarraren La Tricontinental. Los pueblos del Tercer Mundo al asalto del cielo, Boltxe,
2018 liburuaren aurkezpena egingo digu Beak. Munduko esperientzia internazionalista garrantzitsu hau gogora ekarriz.

Bukatzeko, gaurko Hitzak tartetxoan 1973ko maiatzaren 20an Saharan kolonizazio espainarraren aurkako borroka armatuaren hastapenak gogoan, El Uali Mustafa Sayed, Frente Polisarioko sortzaile eta RASDeko lehen lehendakaria izandakoaren berbaldiaz gozatzeko aukera izango dugu.

A desalambrar : M-25 Agur eta ohore Santrich!

Munduko Presoak SOS atalean Alemania izango dugu hizpide. Turkiarrak eta Kurduak direla bertan gatibu politiko nagusi azalduko digu Walterrek besteak beste.

Txilera joko dugu ostean. Txileko hauteskunde konstituienteari buruz solastu baikara Ariadna Biotti, historialaria eta alderdi komunistako kidea eta Daniel Jiménez, soziologoa eta militante antikapitalistarekin.

Pasa den maiatzaren 17an erahil zuten poeta eta gerrilaria zen Jesus Santrichen omenez, ‘Nada personal’ izenburua daraman FARCeko Julian Conradoren vallenatoa eskeiniko diguzuegu abestiaren erradiografian.

Martxoan agindu bezela, Isabel Benitez Romero pentsalari, militante ta sindikalistarekin izandako solasaldiaren bigarren partea izango dugu gaur entzungai. klase feminismoaz, prostituzioaren abolizisioaz, emakumeon arteko klase elkartasunaz eta internazionalismoaz aritu ginen orduan.

Memoriaren txokoa eta hitzak atalaren fusio batean, gaur 2017ko urrian Jesus Santrichek berak A desalambarren eman zuen elkarrizketa baten parte eskeiniko dizuegu. Igartzen zaio, borrokalari nekaezina izan denari, orduan ere bere borreroei zien mesfidantza, zabaldu zuten prozesuan sinistu nahi bai, baina zalantzak eta beldurrak izan bazituztela, eta berriz ere, historiak arrazoia eman die.

A desalambrar : M-18 Eva Forest gogoan!

Munduko Presoak SOS atalean Korsika izango dugu hizpide. Estatu baten maila errepresiboa neurtzeko, gatibu dituen preso politikoen zenbatekoak, erlatiboa bada ere, ez dela neurri fidagarria azalduko digu Walterrek.

Kubaz arituko gara ostean. AEBk inposatutako blokeoak 60 urte betetzen dituen honetan, Jose Manzaneda Euskadi-Kubako kidea izan dugu solaskide.

Kubari ezarritako blokeoarekin jarraiki, Carlos Pueblaren “La cuarentena” kantua ekarriko digu Iñakik abestiaren erradiografian.

Inperialismo yankiaren tentakuluetaz ari garela, Kolonbiara joko dugu jarraian. Egunotan herri kolonbiarra jasaten ari den errepresio latzaren testigantza eta analisi politikoa eskeintzeko, ‘Colombia Juventud Rebelde’-ko kidea den Andres Felipe elkarrizketatuko dugu bertatik bertara.

Karibeaz ari garela, gaurko kolaborazioan Haití izango dugu mintzagai. Kubatik hain gertu bizirauten duen herri txiki bezain ezezagun honen inguruko argazki argigarri bat ekarriko baitigu, besteak beste, ‘Instituto Simon Bolivar para la paz y la solidaridad de los pueblos’-eko zuzendaria, politologo eta militante iraultzailea den Carmen Navas Reyesek.

Bukatzeko, gaurko Hitzak atala berezia dugu, Eva Forest zendu zela 14 urte beteko baitira bihar, maiatzak 19. “Eva Forest, ortzi-mugak zabaltzen dizkigun iraultzailea” izenburupean, Iñaki Gil de San Vicentek eta Bea Moralesek elkarlanean beronen bizitzaz, hitzaz eta ekintzaz arituko zaizkigu maitasunez noski, baina batez ere miresmenez.

A desalambrar : M-11 Palestina Askatu!!!

Hasteko, Munduko Presoak SOS atalean Honduraseko erreperesaliatuen izkutuko egoera zein den azalduko digu Walterrek.

Ostean datorren ekainaren 11, 12 ta 13an Askapenak eskeiniko dituen jardunaldiak aurkeztuko dizkizuegu. Bizi Elkartasun Internazionalista izenburupean formakuntza eta hausnarketa politikorako zita honek, zer noiz eta nola eskeiniko digun azaltzeko Urtzi Iriarte izango dugu lehen gonbidatua.

Jarraian, abestiaren erradiografian, Nakba gogoan, Emel Mathlouthi musikari tunisiarraren Nací en Palestina kantua dakarkigu Renék.

Ondoren Madrilera joko dugu. Alde batetik bertako azken hauteskundeen emaitzen irakurketa eta bestetik Gaztelan orokorrean bizi duten egoera politiko zein sozialaz hitz egingo baitigu, bertatik bertara, Izquierda Castellanako militantea den Renek.

Gaurko kolaborazioan Nakba izango dugu mintzagai, arabieraz, ‘hondamendia’ 1948Ko maiatzaren 15ean sionistek hasi zuten palestinarren aurkako garbiketa etnikoa gogora ekarri nahian. Egunotan Gazan jasaten ari diren erasoek berriro ere argi uzten dute, Nakbak ez duela etenik. Israelen krudelkeriak ez badu mugarik, Palestinarren erresistentziak ez dauka parekorik, eta hain justu hortaz eta elkartasunaren garrantziaz arituko zaigu gaur Ester Muñoz.

Bukatzeko, Hitzak atalean, Julios Fusík, Alderdi Komunistako kide izan zen idazle eta kazetari txekoslovakiarraren berbak eskeiniko dizkizuegu. Naziek atxilotu, torturatu eta erahil zuten borrokalari honen hitzetaz baliatuko gara, erresistentzia antifaxistaren garrantzia azpimarratu eta gaur egungo borroketarako erregai gisa balio dezan.

A desalambrar : M-4 Gora maiatzaren lehena!

Gaurkoan hasteko, Askapenako kide den Itsasorekin solastuko gara, datorren igandean, hilak 9, Gasteizen, Askapenak antolatutako ‘Apurtu Kapitalaren Europa’ kanpainaren baitan, Faxismoaren Garaipenaren Egunean antolatu duten mobilizazioaren inguruan hitz egiteko.

Ondoren,Maiatzak 1aren inguruan izango den Iñakiren musika erradiografia entzun eta gero, Gure Amerikara joko dugu Maiatzaren batak zer utzi digun ikusteko, Jonathan eta Carlos Aznarezen eskutik.

Gaurko kolaborazioan, Hilabetero bezala, Inaki Gil de San Vicenteren internazionalismoaren historia izango dugu Leireren ahotsean.

Bukatzeko, hitzak tartetxoan, Txabi Etxebarrietaren Maiatzaren 1aren inguruko hausnarketak ekarriko ditugu gurera.

A desalambrar : A-20 Gora borroka antifaxista!

Hasteko Alberto Frías elkarrizketatuko dugu gaur. Askapenak antolatutako ‘Apurtu Kapitalaren Europa’ jardunaldien baitan “Europar Batasuna, lurraldea eta garapen eredua” hitzaldia eskeiniko baitigu datorren ostiralean, hilak 23, aratsaldeko 18:00eratan Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean.

Jarraian, abestiaren erradiografian, Banda Bassottiren “Bandiera Rossa” eskeiniko dizuegu. Abesti mitikoa izazteaz gain, ereserki antifaxista ere badelako.

Borroka antifaxistaz ari garela eta datorren apirilaren 28an Benito Mussoliniren exekuzioaren 76.urteurrena ospatuko dela aitzaki, Eurostop eragileko kide den Lukarekin, Italiako borroka antifaxistan sakontzea dugu asmoa.

Erresistentzia eta iraultzekin jarraituz, gaurko kolaborazioan Portugalera joko dugu, Brunok, Krabelinen Iraultzaren iragan, orain eta etorkizunera bidaiatzeko gonbitea luzatuko digularik.

Azkenik, loratzeetaz eta krabelinetaz ari garela, Hitzak tartetxoan ”As portas que abril abriu” Jose Carlos Ary dos Santosek 1975ean Lisboan idatzitako poema ezin ederragoa izango dugu entzungai.

A desalambrar : A-13 Munduko preso politikoak askatu!

Gaurkoan B.A.L.A. kolektiboko kide den Iratirekin solastuko gara, datorren ostiralean, hilak 16, Gasteizen, Askapenak antolatutako ‘Apurtu Kapitalaren Europa’ jardunaldien baitan, ‘Heteropatriarkatua eta Europar Batasuna’ izenburua duen hitzaldiaren aurrerapen gisa.

Ondoren, Perura joko dugu. Pasa den igandean ospatu ziren hauteskundeen emaitzen inguruko irakurketa eskeiniko baitigu, bertatik bertara, Daniela Ortizek, peruarra, artista eta militante feminista bera.

Gaurko kolaborazioan Preso Politikoen Nazioarteko Eguna izango dugu ardatz. Apirilak 17 gogora ekartzeaz gain, Walterrek berak aurrerantzean irratsaioan izango dugun atal berri bat aurkeztuko digu. Utopiaren alde borrokan jarraitzea baita munduan gatibu dauden eta egon direnentzako omenaldirik onena.

Bukaeraldera, hitzak tartetxoan, Clara Zetkinek faxismoari aurre egiteko aipatu eta goraipatutakoak ekarriko ditugu gurera.

A desalambrar : M-30 Palestinaren lurraren eguna

A desalambrar : M-23 Osasuna, klasea eta lurra

Osasunaz, klaseaz eta lurraz arituko gara gaur. Gai sakon hauei behar bezala heltzeko elkarrizketatu paregabeak izango ditugu gurean.

Hasteko Mati Iturralde Labeko militantea eta familia medikua denarekin solastuko gara, datorren ostiralean, hilak 26an, hitzaldi batean parte hartuko baitu. Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean hain zuzen, Askapenak antolatutako ‘Apurtu Kapitalaren Europa’ jardunaldien hirugarren hitzaldi honek ‘Osasuna eta Europar Batasuna’ du izenburu, helburua ordea osasuna eta askatasuna.

Jarraian, abestiaren erradiografian, “En la plaza de mi pueblo” egile ezezaguneko abesti herrikoiak bukaerako kolaborazioari ateak zabalduko dizkio, lurra jopuntuan jarriz.

Ondoren, klase feminismoaren inguruko elkarrizketa bat baino, formakuntza saio bat bihurtu dena eskeintzeko aukera izango dugu. Jakin solasaldia luzatu zitzaigunez, bi zatitan banatu dugula eta gaur lehengo partea izango dugula entzungai. Isabel Benítez Romero pentsalari, militante ta sindikalistak, memoriaz, kontraesanetaz eta egiaz, baina batez ere errealidadea eraldatzeko erabili beharreko pentsanduaz eta borroka moldetaz aritu zaigu zorrotz eta fin.

Azkenik, eta abestiarekin aurreratu bezala 1936ko martxoaren 25ean Extremaduran eman ziren lur okupazio historikoen errelato isilarazia dakarkigu Tamarak, herri oso baten memoria, borroka eta duintasuna aldarri.

A desalambrar : M-16 Klase borrokaz, zaharretik berrira!

Liburu batekin hasiko gara gaurkoan. Ipesek 2019 argitaratutako ‘Euskal Langile Andreak, antzinako erregimenetik kapitalismora’ hain zuzen. Beroni merezi duen errepasoa emateko, Oiane Valero Belasko, egilea bera. izango dugu solaskide.

Jarraian, abestiaren erradiografian, Riot Propaganda taldearen ‘El miedo va a cambiar de bando’, etsaia zein den argi seinalatzen duen abesti zorrotza, dakarkigu Iñakik.

Ondoren, Askapenak berriki aurkeztu dituen jardunaldiei buruz mintzatuko gara Izaskun Goienetxearekin. “Bizi elkartasun internazionalista” lelopean, ekainaren 11-13 bitarte Hernanin zehaztutako zitaren arrazoi eta beharrak argitzea dugu asmoa.

Gaurko kolaborazioan beste liburu bati jarriko gara so, eta horretarako Paulo Iztueta eta Jokin Apalategik 1974an argitaratu zuten ‘Marxisma eta nazional arazoa Euskal Herrian’ izenburua daramanaren aurkezpen bat baino zerbait gehiago eskeiniko digu Xabik.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, 1883ko martxoaren 17an Engels berak Marxen hilobi aurrean botatako miresmen eta maitasunez jositako mintzaldia izango duzue entzungai.

A desalambrar : M-9 Inperialismo patriarkarrari, internazionalismo feminista!

Gaurko irratsaioak bi helduleku nagusi ditu. Martxoaren 8a noski eta 1986ko martxoaren 12a.

Bigarren datarekin hasteko, ‘Apurtu kapitalaren Europa’ lelopean, Askapenak prestatutako jardunaldien baitan, ostiral honetan Gasteizen, antolatu duten hitzaldiaren gaiari heduko diogu, hizlariarekin berarekin. Xabi Lasa, OTAN edo NATOren erreferumari buruz eta honen ondorio lazgarri zein hauenganako erresistentzia saiakerei buruz mintzatuko zaigu.

Jarraian, Abestiaren erradiografian, Mamá Áfrika edo Miriam Makeba abeslari eta borrokalari hegoafrikarraren Soweto Blues abestiaren historia zirriborratuko digu Renék.

Ondoren, etxe hontako Araba Hizpide magazinean egunotan emititu den ‘Emakumeen borroka eta inperialismoa ekialde hurbilean’ Ainhoa Alberdiren solasaldi borobila eskeiniko dizuegu.

Gaurko kolaborazioan ‘Kommuniskak, kamarada feministak’ izenburupean, martxoaren 8aren jatorriaz, izanaz eta izenaz arituko gara.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, Clara Zetkin pentsalari ta borrokalariak Rosa Luxenburgen erahilketaren ostean idatzi zuen artikulua dakarkizuegu. 1919an aizpatasun hitza erabiltzen zuten ez dakigu, baina praktikatu praktikatzen zutela, zalantzarik ez.

A desalambrar : M-2 Martxoak 3, oroimena, duintasuna eta borroka!

Gaurko irratsaioan martxoak 3ko sarraskia ekarri nahi dugu gogora, 45 urte beteko baitira bihar, Gasteizen burgesiak bere beso armatu polizialaren bitartez Pedro María, Francisco, Romualdo, José eta Bienvenido erahil zituztela, beste ehundaka langile zauritzeaz gain. Memoria egiteaz aparte oraina hobeto ulertu eta etorkizunari behar bezala heltzeko Martxoak 3 elkarteko kide diren Andoni eta Lander izango ditugu solaskide.

Jarraian, Abestiaren erradiografian, martxoaren 3arekin jarraituz, Koska talde Elgoibartarraren Zaramagako boza abestia eskeiniko digu Iñakik.

Ondoren beste herri matxinada batean gertaturikoak ekarri nahi ditugu gogora. 1989an Venzuelan Caracazo izena jasoko zuten, borroka eta errepresioz jantziko ziren bederatzi egunak. Han ere burgesiak indarkeria erabili eta ofizialki 278 erahildako egon zirela aitortu arren, milaka hildako egon zirela salatzen da. Gertakari haueri buruz hitz egiteko Jonathan izango dugu gurekin.

Kolaborazioan ‘Martxoak 3, Gasteizko sarraski bat baino askoz gehiago’ izenburupean, borroka egun honek munduan zehar sortuko zuen elkartasun olatua eta errepresioaren heriotz ohiartzunak kontatuko dizkigu Xabik besteak beste.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, Isralego estatuak preso duen Khalila Jarrar, borrokalari eta buruzagi palestinarraren berbak eskeiniko dizkizuegu.

A desalambrar : O-23 SI VIS PACEM PARA BELLUM

Gaurko irratsaioan Askapenak datozen hilabetetarako prestatu dituen mobilizazio zein jardunaldiak aurkeztuko dizkizuegu. Apurtu kapitalaren Europa lelolpean, otsailaren 26 eta maiatzak 9 bitarte Gasteizen izango diren ekimenen berri emateko Saul eta Itsaso izango ditugu solaskide.

Jarraian, Abestiaren erradiografian, ‘Los Borbones son unos Ladrones’ abesti jada mitikoa aurkeztuko digu Renek.

Ondoren Iñaki Gil de San Vicente izango dugu mintzalagun, lehen aipatu ditugun Askapenaren jardunaldietan lehenengo hizlaria izango delarik. Ostiral honetan bertan, Gasteizko Landatxo gizarte etxean burutuko den Langileria eta Europar Batasuna izenburua duen hitzaldiaren pintzelada batzuk aurreratu dizkigularik.

Kolaborazioan ‘Internazionalismoaren historia laburra’ izeneko bildumarekin jarraituko dugu. Bigarren kapitulua eskeiniko dizuegu gaur Leire eta Iñakiren lanari esker, 1866tik 1889ra, II. Internazionala sortu arte.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, aste hontan bere publikaziotik 173 urte bete direla, Marx eta Englelsen Manifestu Komunistaren pasarte batzuk irakurriko dizkizuegu.