A desalambrar : M-16 Klase borrokaz, zaharretik berrira!

Liburu batekin hasiko gara gaurkoan. Ipesek 2019 argitaratutako ‘Euskal Langile Andreak, antzinako erregimenetik kapitalismora’ hain zuzen. Beroni merezi duen errepasoa emateko, Oiane Valero Belasko, egilea bera. izango dugu solaskide.

Jarraian, abestiaren erradiografian, Riot Propaganda taldearen ‘El miedo va a cambiar de bando’, etsaia zein den argi seinalatzen duen abesti zorrotza, dakarkigu Iñakik.

Ondoren, Askapenak berriki aurkeztu dituen jardunaldiei buruz mintzatuko gara Izaskun Goienetxearekin. “Bizi elkartasun internazionalista” lelopean, ekainaren 11-13 bitarte Hernanin zehaztutako zitaren arrazoi eta beharrak argitzea dugu asmoa.

Gaurko kolaborazioan beste liburu bati jarriko gara so, eta horretarako Paulo Iztueta eta Jokin Apalategik 1974an argitaratu zuten ‘Marxisma eta nazional arazoa Euskal Herrian’ izenburua daramanaren aurkezpen bat baino zerbait gehiago eskeiniko digu Xabik.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, 1883ko martxoaren 17an Engels berak Marxen hilobi aurrean botatako miresmen eta maitasunez jositako mintzaldia izango duzue entzungai.

A desalambrar : M-9 Inperialismo patriarkarrari, internazionalismo feminista!

Gaurko irratsaioak bi helduleku nagusi ditu. Martxoaren 8a noski eta 1986ko martxoaren 12a.

Bigarren datarekin hasteko, ‘Apurtu kapitalaren Europa’ lelopean, Askapenak prestatutako jardunaldien baitan, ostiral honetan Gasteizen, antolatu duten hitzaldiaren gaiari heduko diogu, hizlariarekin berarekin. Xabi Lasa, OTAN edo NATOren erreferumari buruz eta honen ondorio lazgarri zein hauenganako erresistentzia saiakerei buruz mintzatuko zaigu.

Jarraian, Abestiaren erradiografian, Mamá Áfrika edo Miriam Makeba abeslari eta borrokalari hegoafrikarraren Soweto Blues abestiaren historia zirriborratuko digu Renék.

Ondoren, etxe hontako Araba Hizpide magazinean egunotan emititu den ‘Emakumeen borroka eta inperialismoa ekialde hurbilean’ Ainhoa Alberdiren solasaldi borobila eskeiniko dizuegu.

Gaurko kolaborazioan ‘Kommuniskak, kamarada feministak’ izenburupean, martxoaren 8aren jatorriaz, izanaz eta izenaz arituko gara.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, Clara Zetkin pentsalari ta borrokalariak Rosa Luxenburgen erahilketaren ostean idatzi zuen artikulua dakarkizuegu. 1919an aizpatasun hitza erabiltzen zuten ez dakigu, baina praktikatu praktikatzen zutela, zalantzarik ez.

A desalambrar : M-2 Martxoak 3, oroimena, duintasuna eta borroka!

Gaurko irratsaioan martxoak 3ko sarraskia ekarri nahi dugu gogora, 45 urte beteko baitira bihar, Gasteizen burgesiak bere beso armatu polizialaren bitartez Pedro María, Francisco, Romualdo, José eta Bienvenido erahil zituztela, beste ehundaka langile zauritzeaz gain. Memoria egiteaz aparte oraina hobeto ulertu eta etorkizunari behar bezala heltzeko Martxoak 3 elkarteko kide diren Andoni eta Lander izango ditugu solaskide.

Jarraian, Abestiaren erradiografian, martxoaren 3arekin jarraituz, Koska talde Elgoibartarraren Zaramagako boza abestia eskeiniko digu Iñakik.

Ondoren beste herri matxinada batean gertaturikoak ekarri nahi ditugu gogora. 1989an Venzuelan Caracazo izena jasoko zuten, borroka eta errepresioz jantziko ziren bederatzi egunak. Han ere burgesiak indarkeria erabili eta ofizialki 278 erahildako egon zirela aitortu arren, milaka hildako egon zirela salatzen da. Gertakari haueri buruz hitz egiteko Jonathan izango dugu gurekin.

Kolaborazioan ‘Martxoak 3, Gasteizko sarraski bat baino askoz gehiago’ izenburupean, borroka egun honek munduan zehar sortuko zuen elkartasun olatua eta errepresioaren heriotz ohiartzunak kontatuko dizkigu Xabik besteak beste.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, Isralego estatuak preso duen Khalila Jarrar, borrokalari eta buruzagi palestinarraren berbak eskeiniko dizkizuegu.

A desalambrar : O-23 SI VIS PACEM PARA BELLUM

Gaurko irratsaioan Askapenak datozen hilabetetarako prestatu dituen mobilizazio zein jardunaldiak aurkeztuko dizkizuegu. Apurtu kapitalaren Europa lelolpean, otsailaren 26 eta maiatzak 9 bitarte Gasteizen izango diren ekimenen berri emateko Saul eta Itsaso izango ditugu solaskide.

Jarraian, Abestiaren erradiografian, ‘Los Borbones son unos Ladrones’ abesti jada mitikoa aurkeztuko digu Renek.

Ondoren Iñaki Gil de San Vicente izango dugu mintzalagun, lehen aipatu ditugun Askapenaren jardunaldietan lehenengo hizlaria izango delarik. Ostiral honetan bertan, Gasteizko Landatxo gizarte etxean burutuko den Langileria eta Europar Batasuna izenburua duen hitzaldiaren pintzelada batzuk aurreratu dizkigularik.

Kolaborazioan ‘Internazionalismoaren historia laburra’ izeneko bildumarekin jarraituko dugu. Bigarren kapitulua eskeiniko dizuegu gaur Leire eta Iñakiren lanari esker, 1866tik 1889ra, II. Internazionala sortu arte.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, aste hontan bere publikaziotik 173 urte bete direla, Marx eta Englelsen Manifestu Komunistaren pasarte batzuk irakurriko dizkizuegu.

A desalambrar : O-16 Asia handian, iraultza haziak!

Gaurko irratsaioan Kurdistani begira jarri behar gara nahitanahiez. Batetik egunotan Garen, Kurdistango hegoaldean, Turkiaren aldetik eman diren erasoak eta bestetik Europan urtero burutzen den Ocalanen Askatasunaren Aldeko Martxa Internazionalistaz mintzatuko gara Askapenako kide den Ainhoa Alberdirekin.

Jarraian, Abestiaren erradiografian, Asian Dub Fundation-en naxalit abestia dakarkigu gaur Iñakik. Indiar borrokalari komunistak edo naxalitak goraipatzen ditu talde ingelesak 1997an sortu zuten kantuan.

Ondoren Txente Rekondo nazioarteko analista izango dugu mintzalagun Indiako egoera politiko eta sozialaren nondik norako eta gakoak ezagutarazteko asmoz.

Kolaborazioan gaztelako erdigunera joko dugu, altxamendu faxistaren ondorioz 1937an burutu zen Jaramako batailara hain zuzen. Bidai honetan erresistentzia antifaxista eta elkartasun internazionalistaren eredu paregabea erakutsiko digu Tamarak.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan Anuradha Ghandy emakume indiar komunistak feminismoaren inguruan idatzitako pasarte batzuk eskeiniko dizkizuegu.

A desalambrar : O-09 Abya Yala bizirik dagoen kontinentea

Gaurko irratsaioan Ekuadorrera joko dugu pasa den igandean ospatu zituzten hauteskundeei buruz mintzatzeko. Rafael Correa presidente ohiaren sokakoa den, UNES edo Itxaropenerako Batasuna alderdiko Andres Arauz izan baita garaile lehenengo itzuli honetan bozken %32 arekin. Norgehiagoka honen emaitz eta ondorioetaz hitz egiteko Alba mugimenduko kidea den Irene Leon izango dugu solaskide Ekuadorretik zuzenean.

Jarraian, Abestiaren erradiografiarako, Lila Downs oaxakarrak bertsionatutako Manu Chaoren Clandestino abesti mitikoa dakarkigu gaurkoan Renék, migratzaile guztiei eskeinita.

Pasa den astean Europako migrazioaz mintzatu baginen, gaurkoan Inperioen inperiora begira jarriko gara. AEBetako migrazio mugimenduak, bere arrazoi eta ondorioak hausnartu nahi baitigugu bertatik bertara mintzatuko zaigun Adrienne Pine militante, mediku eta antropologarekin.

Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan Hugo Chávez Komandantea ekarri nahi dugu gogora, bera eta 1992ko otsailaren 4ko boterea eskuratzeko huts egingo zuen lehenengo saiakera, Bolivartarrek ez baitzuten etsi eta inurri lanak garaipena ekarriko zietelako 7 urte beranduago.

A desalambrar : O-02 Nazio askapen borrokak,migrazioak, erresistentzia eta garaipen antifaxistak!

Gaurko irratsaioan iragana, oraina eta etorkizuna izango ditugu mintzagai. Nazio askapen borrokak, migrazioak, erresistentzia eta garaipen antifaxistak edo klase borrokak zeharkatuko dituztenak besteak beste.

A desalambrar : U-26 Errepresioa eta gerra Estatuen eta inperialismoaren eguneroko ogia!

Kaixo entzule maiteok eta ongietorri A desalambrar irratsaio internazionalistara.

Gaurko irratsaiora ezagunegiak ez diren prozesuak mahai gaineratu nahi ditugu. Komunikabideetan interes ezberdinak medio agertzen ez diren erresistentzian dauden bi herrien azken berriak eta nondik norakoak ekarri nahi ditugu gurera.

A desalambrar : U-19 Abortu askea!

Egunotan gertatutakoak batetik eta ospatutakoak bestetik saio honetan borroka feminista izango da protagonista argia. Horrekin batera, noski, eredu ditugun emakume borrokalari batzuen izena, izana eta esanak ekarriko ditugu uhinetara.

A desalambrar : U-12 Zer utzi digu 2020ak?

Kaixo entzule maiteok eta ongietorri A desalambrar irratsaio internazionalistara.

2021eko lehen saioa dugu hau, hori dela eta iazko gertakariei errepasoa eman eta urte berriari nondik eta nola heldu zirriborratzen saiatuko gera. Behingoz garaipenak porrotak baino gehiago izan daitezen. Borrokak nonnahi bizirik mantentzen diren arren, ezin baita ukatu kapitalismoaren ofentsiba betean murgildurik, bizi baino, biziraun garela. Kateak aspaldi sentitzen ditugulako, altxatzeko ordua iritsi da. Zapaldu sortu gaituztenon lurperatzaile izan gaitezen berandu baino lehen.

A desalambrar : A-22 Jatorrizko Herriek borrokan darraite!

Iepa, Abenduak 22 honetako saioan jatorrizko herrien inguruan jardun dugu, Chiapasera eta Walmapura gerturatu gara Zapatisten eta Maputxeen errealitatea pixkat gehiago ezagutzeko. Ondoren Cubako iraultza ekarri dugu gogora, munduari egindako ekarpena aintzat hartuz. Gora munduko herriak eta gora borroka internazionalista! Urte GORRI on!

A desalambrar : A- 15 Voló voló!

Gaurko egunean, memoria historikoari eskeinitako saioa dugu. Abenduaren 20aren testuinguruan, Carrero Blanco Almirantearen aurkako ekintzak izandako ondorioetaz, Joxe Miguel Beñaran «Argalaren» bizitza eta pentsamenduaz eta Eva Foresten ereduaz jardun dugu. Gozatu eta zabaldu!

A desalambrar : A-1 Estatu espainola herrien kartzela!

Gaurko saioan Galizako Causa Galizako Joanekin eta Andaluziako SATeko Oscarrekin egon gara 1978ko Konstituzioaz, errepresioaz eta espainiar Estatuak zapaldutako herriez hizketan. Renek lluis llachen «Campanades a mort» abestia ekarri digu, Martxoaren 3an Gasteizen izandako langile borroka eta honen kontrako sarraskia gogoan. Horrez gain, IzCako Elenak, Doris Benegas militantearen bizitzaz egin digu kolaborazio sentitua. Bukatzeko, Argalaren Testamendu politikoa esaten diotenaren zati bat aukeratu dugu erreforma politikoak suposatu zuenaz hausnartzeko.

A desalambrar : Elkarrizketa. Venezuelako Hauteskundeei buruz Erika Farías Peña Caracaseko alkatearekin. (Gazteleraz)

• Actualmente se desempeña como alcaldesa de la ciudad de Caracas, cargo para el que resultó electa por voto popular. Convirtiéndose en la primera mujer en ejercer tan importante cargo.

• Es la Directora Nacional del Frente Francisco de Miranda (Organización Política juvenil venezolana, dedicada al Trabajo social), desde su fundación por los Comandantes Fidel Castro y Hugo Chávez en 2003.

• Es militante y miembro de la Dirección Nacional del Partido Socialista Unido de Venezuela (PSUV).

• Se ha desempeñado como Ministra del Poder Popular del Despacho de la Presidencia,  Ministra del Poder Popular para la Alimentación, de las Comunas y Movimientos Sociales y de Agricultura Urbana.

• Ha resultado electa como Diputada de la Asamblea Nacional por Cojedes en 2010, a gobernadora por el estado Cojedes en 2012 y como constituyente en 2017.

• El 9 de agosto de 2017 fue sancionada por el Departamento del Tesoro de los Estados Unidos, a pesar de no poseer bienes en dicho país, demostrándose una vez más que las llamadas sanciones no están dirigidas a perjudicar a los funcionarios del gobierno bolivariano, sino al pueblo venezolano en general.