Aurrera begirako urratsak aztertuko dituzte ‘EHko Greba Feminista’ asanbladan
Euskal Herriko Mugimendu Feministak Euskal Herriko emakume* guztiei Gasteizen burutuko duen asanbladara hurbiltzeko deia luzatu die. Aurreko ikasturteko greba arrakastatsuaren ostean, balorazio bileretan atera zen gaietako bat izan zen hau: ikasturte berrian asanblada bat burutzea, hurrengo urratsak baloratzeko.
Helburua, beraz, Emakumeok* Planto prozesua baloratu eta aurrera begirako urratsak lantzeko aukera izatea izango da. Horregatik, EHko Greba Feminista asanblada hau goiz egitea erabaki dute, irailean bertan, azaldu dutenez, «prozesua ongi bideratzeko margena izateko».
Hitzordua irailaren 22an izango da, larunbatean, 10:00etatik aurrera Aldabe Gizarte-Etxean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!