Euskal armagintza sostengatzen duten aurrekontuak salatzeko protesta egingo dute ostiralean, Legebiltzar aurrean
Abenduaren 23an, ostirala, Euskal Parlamentuak 2023 urterako aurrekontuak onartuko ditu. Emakumeok Gerraren Aurka kolektiboa eta Euskal Herriko mugimendu Antimilitarista osoak egin du kontuen aurka, «militaristak direlako eta euskal armagintza laguntzen dutelako».
Hala ere, Legebiltzarreko talde politikoek ezentzunarena egin dutela salatu dute eragile antimilitaristek haien kritiken aurrean.
Horregatik, aurrekontu militarista horiek salatzeko, Emakumeok Gerraren Aurka taldeak Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egiteko deia luzatu du: abenduaren 23an, aurrekontuak onartuko diren egunean, 9:00etan.
«Euskal armagintzarako diru publikorik ez!» lelopean egingo dute protesta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!