Ekhiñe Eizagirreren, Kepa Arkauzen eta Imanol Jaioren atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizen
Guardia Zibilak Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol jaio atxilotu zituen atzo Audientzia Nazionalaren aginduz. Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun aurkitutako zulo batekin dago erlazionatuta atzoko operazioa. ernaik kontzentrazioa egin du gaur goizean Gasteizko EHUko kanpusean atzoko atxiloketak salatzeko.
Ernaik deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Elurretan atzo Guardia Zibilak burututako atxiloketak salatzeko. «Kartzelak husteko garaia» dela aldarrikatu dute Ernaiko kideek.
Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaio atxilotuak
Atzo, urriak 5, Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauz preso ohiak eta Imanol Jaio iheslaria ohia atxilotu zituen Guardia Zibilak, Audientzia Nazionalaren aginduz, «helburu terroristekin leherkariak izatea leporatuta». Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun (Araba) aurkitutako zulo batekin dago erlazionatuta operazioa.
Kepa Arkauz Gasteizen atxilotua izan zen, lan egiten zuen ikastetxean bertan, eta Arrasatera eraman zuten bere etxea miatzeko helburuarekin. Ekhiñe Eizagirre Zarautzen atxilotua izan da. Imanol Jaio irunen atxilotu du Guardia Zibilak.
Arkauz eta Eizagirre 2017an atera ziren espetxetik, urte hartan ere Abadiñora itzuli zen Imanol Jaio zazpi urte erbestean igaro ostean.
❗ATXILOTUAK ASKATU!
Atzoko atxiloketak salatzeko kontzentrazioa burutu dugu gaur goizean Elurretan.
❌ #EzDuguOnartzen Espainiako epaile, auzitegi eta sasidemokraten erasorik. Konponbide garaia da, kartzelak husteko garaia! pic.twitter.com/UPViZqjfg3
— Ernai GasteizUni (@ErnaiGasteizUni) October 6, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!