«Atea itxi erregai fosilei» lelopean elkarretaratzea egin zuen Berrizutk
Mobilizazioa egin zuten Berriztuko kideek igandean Gasteizko Plaza Berrian, erregai fosilen aurka.
Elkarretaratzea egin zuen igandean Berriztuk «Atea itxi erregai fosilei» lelopean; Gorka Urtaran alkateak Klima Ekintzarako udal batzordean Armentia-2 putzuan gasa ustiatzeko zundaketak egitea babestu izana salatu zuten.
Talde ekologistaren iritziz “itxuraz kaltegarria ez den Armentia-2 esplorazio-putzuaren atzean, ehunka mila hektareatan eragina duen plan handi bat dago”, hau da “Subillakoa ez da putzu isolatu bat, ondoren euskal lurraldean ehunka putzu egin ahal izateko lehen pausua baizik”.
Gainera, plataforma honetatik putzuaren lekuan Subijanako akuiferoa dagoela gogorarazi dute, eta beraz, gasaren uztiaketak Euskal Autonomia Erkidegoko ur-erreserbarik handiena arriskuan jarriko lukeela. Hau bereziki larria dela uste dute, azkenengo egunotan ura Wall Streeten etorkizuneko merkatuan kotizatzen hasi dela jakin dugu eta.
Gas proiektuaren alternatiba “etxebizitzak isolatu eta benetako trantsizio energetikoan inbertitzea” da ekologisten aburuz, eta beraz, Eusko Jaurlaritzari “erregai fosiletan diru publikoa xahutzeari uzteko» eskatu diote.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!