Askatasun artistikorako eskubidea aldarrikatu dute «All Pitufos Are Bastards» auzian
Sormenaren munduko hainbat eragileren babesa jaso du Cosmic Tentacles estudioak.
Cosmic Tentacles estudioa jasaten ari den presioa salatzeko agerraldia egin dute arte eta sormen sareetako kideek, adierazpen askatasunaren defentsan. Eraso gisa definitu dute «All Pitufos Are Bastards» diseinuaren kontra egindakoa, eta arte askatasunerako eskubidea erabiltzeko borrokan ari diren ahots guztien aurkako erasoa dela nabarmendu dute. Agerraldian, Mikel Gonzalez kartelaren egileari babesa adierazi diote beste sortzaile eta elkarte batzuek, tartean Jimmy Jazz, Baratza Aretoa, Mazoka, Red Fanzine edo Ilustrapados taldeek.
Artea Gerran ekimena sortu dute aldarrikapen hauek biltzeko, eta Mozal Legearen erabilera salatu dute. «PSOEk Mozal Legea indargabetzeko konpromisoa hartu zuen, baina Gutierrez zinegotziak legea hau erabili nahi du adierazpen askatasunari eraso egiteko «.
Mikel Gonzalezek berak azaldu duenez, «denbora gehiegi daramagu defentsa borroka bat egiten, azaldu behar ez duguna justifikatzen eta prozesu judizialetan lokazten». Horren aurrean erasora pasatzeko hautua egin dute, » geure terminoetan, elkartasuna, mobilizazioa eta sormen-esparru horretan borroka egiteko». Adierazi dute artistak jazarriak edo espetxeratuak diren gizarte batean askatasunik ezin dela egon.
#DenokGaraGargamel kanpaina
Adierazpen askatasunaren aurkako eraso horri erantzuteko #DenokGaraGargamel «autoinkulpazio kanpaina» abiatuko dute martxoaren 9an, sare sozialen bidezko mugimendua izango da, eta umoretik eta sormenetik abiatuta, borroka honen babes guztiak jasotzea du helburu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!