Asier Bengoa espainiaratu dute
Frantziako Estatuak Asier Bengoa Gasteizko euskal preso politikoa espainiaratu egin du otsailaren 5ean. Espainiaratzearekin, Bengoak Espainiako Estatuan ezarrita daukan kartzela zigorra osorik betearazi nahi diote orain.
Lannemezaneko espetxean zegoen Asier Bengoa eta behin Donostiako komisaldegitik pasata, Soto del Realen, Madrilen, sartu dute preso.
Espainiako Polizia Nazionalak 2003ko apirilaren atxilotu zuen lehenengoz gasteiztarra. Epaiketaren ostean, 2006ko azaroan, behin-behinean aske geratu zen.
Orduan, ihes egitea erabaki zuen Bengoak eta zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak 2006ko azaroaren 21ea.
2007ko abenduan Frantziako Estatuan atxilotu egin zuten. Hamabost urteko zigorra ezarri zioten Frantziako Estatuan. Behin kondena hau beteta, espainiaratu egin dute han daukan zigorra betetzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!