Artolazabal sailburuak ez du azalpenik emango Koldo Arribillaga etxegabetuaren heriotzaz
EAJko eta PSEko parlamentariek atea itxi diote Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko ekimenari. Koldo Arribillagari Osakidetzak ebakuntza egitea ukatu zion etxebizitzarik ez zuelako, bizi zen amaren etxetik kaleratua izan ondoren; irailaren 8an hil zen. through Argia.eus | Urko Apaolaza Avila
Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean botoa emateko unean (irudia: Eusko Legebiltzarra)
Koldo Arribillaga, biriketako gaitz kroniko baten ondorioz hildako gasteiztarraren kasuaz ez du azalpenik eman behar izango Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean. EAJko eta PSEko parlamentariek euren botoak batu dituzte asteazkenean, legebiltzarreko Gizarte eta Gazte politiken batzordean, Elkarrekin Podemos-IUren ekimenak aurrera egin ez dezan.
«Ez da bere eskumena»
Gobernuan dauden alderdiko kideek argudiatu dutenez, gizarte zerbitzuetako eskumenak diputazioen esku daude eta Artozabalen azalpenak «oso azalekoak» izango lirateke, Aitor Urrutiaren (EAJ) esanetan: «Gakoa, eskumena eta ardura foru aldundian eta udalean daude». Nolanahi ere, jeltzaleak iragarri duenez, Gotzone Sagardui osasun sailburuak emango ditu «eman beharreko azalpen guztiak».
Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk gogor kritikatu dute Artolazabalek agerraldia saihestu izana. EH Bilduko Maria Gardek «aurrekari arriskutsutzat» hartu du erabakia, eta gaia sail horren ardurakoa edo eskumenekoa ez izatea, «interpretazio» kontu bat dela oharatarazi du: «Bestelako irakurketak ere badaude, sailburuaren agerraldia eskatu da bere ardura posiblea azaltzeko, pertsona etxegabe bat hil delako behar bezalako asistentziarik ez duelako jaso, bai osasunaren aldetik, baina baita babes sistemaren aldetik ere».
«Gizagabetasun ekaitz perfektua»
Arribillaga irailaren 8an hil zen, Osakidetzak bere gaitza sendatu ahal izateko ebakuntzarik egin gabe. Horretarako, osasun zerbitzuak ebakuntza-ondorengoa egin ahal izateko bizileku bat eskatzen zion, baina honek ez zuen halakorik, bizi zen amaren etxebizitzatik etxegabetua izan ondoren.
55 urteko Gasteizko herritarrak udaleko gizarte zerbitzuetara ere jo zuen irtenbide bila. Inor Ez Etxerik Gabe elkarteak azaldu duenez, El Campillo zentroan artatu zuten arren, ez zioten lotarako leku finko bat eman. Osakidetzak bere aldetik azaldu du Arribillaga «osasun egoera larrian» zegoela, baina «inoiz ez dela inor ebakuntzarik gabe geratzen etxebizitzarik ez edukitzeagatik».
Argilan-ESK plataformako kide Iñaki Uribarrik «gizagabetasun instituzionalaren ekaitz perfektua» bezala deskribatu du kasua. Urriaren 6an heriotza salatzeko mobilizazioa egin zuten Gasteizen, Etxebizitza Eskubidearen Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Ekimenak deituta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!