Artistek eta musikariek ez dute amore emateko asmorik
Arteak Ireki-ko kideak Eusko Legebiltzarrean, Gasteizko Udalean eta kalean bertan egon dira eskaintza kultura murriztu nahi duen «dekretazoa» salatzeko. Udaleko mozioan Jaurlaritzaren legea bertan behera uzteko eskatu da. «Dekretu hauekin, kulturaren etorkizuna jokoan dago», azaldu du plataformak.
Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Jakina den moduan, lokal eta tabernei eragingo die, eskaintza kulturalari dagokionez mugak ezarriz: aurrerantzean hilabetean ikuskizun bat antolatu ahal izango dute, urtean 12 gehienez.
Honi aurre egiteko, aurreko astean Arteak Ireki Plataforma aurkeztu zuten hainbat artista eta tabernarik. Sare sozialak astindu ostean, lehenengo aldiz agerraldi publikoa egin zuten plataformako kideek ikuskizun forma hartu zuen elkarretaratzean. “Geure lanpostuak babesteak batzen gaitu, kultura sortzen duten eragileak duintzeak, eta kultura, bere kultura, arrazoirik gabe erasotzen ari zaizkion gizartearen ezinegonak”, azaldu zuten.
Lehenengo agerraldi horren ostean, otsailaren 22an, ostiralean, Arteak Ireki-ko ordezkaritza bat -musika munduko, antzerkiko, ostalaritzako, elkarte gastronomikoetako eta auzo-elkarteetako lagunekin batera- Gasteizko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean izan da publiko modura.
Udaleko mozioa, onartuta
Eusko Legebiltzarrean Bingen Zupiria Kultura Sailburuak dekretuaren inguruko galdera batzuk erantzun ditu; Gasteizko Udalean, berriz, mozio bat bozkatu da.
Mozio hori, EH Bildu, Irabazi, Podemos eta PP-ren bozei esker atera da aurrera. Bertan, Gasteizko Udalari Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamenduaren aurka lerrokatzeko eskatu zio, Eusko Jaularitzari legea bertan behera uztea eskatzearekin batera.
Gainera, Gasteizko Udalbatzak Udaleko eskaintza kulturalaren inguruko irakurketa kritikoa egin du: «Soilik Gasteizko lau establezimenduk eskaini ditzakete kontzertuak eraikinaren barrualdean», irakur daiteke bertan. Era berean, Arteak Ireki plataformak eskatu duen bezala, instituzioen eta alor kulturaleko agenteen artean elkarrizketarako marko bat sortzea proposatu dute.
Hau gertatu den bitartean, plataformak asanblada bat egin du Sebastian Iradierren atari parean (Arkilloak 6, Gasteiz) 12:30ean. Arteak Ireki-ren esanetan, “Iradier bere herriak ahaztutako musikariaren eredu bikaina da“. Azken ekintzen inguruko informazioa emateaz gain, aurrera begirako urratsen inguruan eztabaidatu dute, Udalera eta Legebiltzarrera joandakoei babesa ematearekin batera.
Eztabaidatzeko eta puntu ezberdinen inguruan hausnartzeko aukera egon da, bai. Baina, aurreko astean bezala, instrumentuak ez dira falta izan eta asanblada musikatu bat bilakatu da hitzordua. «Dekretu hauekin, kulturaren etorkizuna jokoan dago», azaldu du Iker Zubia plataformako bozeramaileak.
- Otsailaren 14ko Arteak Ireki-ren aurkezpena.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!