ARTgia sorgune-aretoak antzerki, musika eta erakusketa berri batekin ospatuko du bigarren urteurrena
MICE, Belen Nevado eta Alba Tojo emakume sortzaileak izango dira protagonistak Gasteizko sorguneak osatutako egitarauan. Judimendiko jaiekin batera ospatuko du urteurrena ARTgia-k.
Bi urte bete ditu ARTgia sorgune aretoak: «Arabako eta bereziki Gasteizko kulturarentzat espazio berri bat irabazteko asmoz sortu genuen», gogoratu du Irantzu Lekue artistak. ARTgia «etengabeko eraikuntzan» dagoen espazioa dela gogoratu dute, «gardena, malgua, non dena gerta daitekeen». Espazio artistikoak helburuak zeintzuk diren garbi ditu artista arabarrak: «Sortzeko baldintzak bultzatzea, toki katalizatzaile bat izatea eta trukeak, elkarrizketak eta esperimentazioa bultzatzea, sormena oinarri eta sorkuntza garaikidea helburu».
Urteurren berezi hau ospatzeko egitarau zabala osatu dute. Ekainaren 17an Alba Tojo Rico artista arabarrak bere lehen erakusketa indibiduala aurkeztuko du. Zuiarrak azaldu duenez, «pinturaren eta collagearen arteko muga non dagoen bilatzen saiatzen naiz, aurpegien esperimentazioaren bidez irits daitekeen tokia bilatuz. Figuratiboaren eta ez figuratiboaren arteko mugan daudenak».
Baina Alba Tojo Ricoren artelanak erakusgai dauden bitartean, Altxa eta zutik egin txiza ikuskizuna aurkeztuko du Belen Nevadok Gasteizko antzerkigileak. «Aldea dago esatetik egitera» esan du barre artean. «Emakume batek zutik txiza egitea ez da soilik matxinada ekintza bat, osasungarria eta higienikoa ere bada».
«Lan honek aparteko leku batean txiza egiteak arriskupean jartzen gaituela adierazten du. Ezin dugu ahaztu hiri honetan bertan neska batek erasoa eta bortxaketa saiakerak izan zituela Gasteizko Jaietan txosnagunetik kanpo txiza egiten ari zela», adierazi du. «Erasotzailea zigorrik gabe irte zen auzitik, epaileak ebatzi zuelako neska txiza egiteko jarreran makurtuta egoteak probokazio egintza bat zela». Ekainaren 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an eta 23an eskainiko ditu emanaldiak, arratsaldeko 20:30ean eta 21:30ean.
Musika MICE-k jarriko du: Miren Narbaizak emanaldia eskainiko du ekainaren 18an 20:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!