Arteak Ireki-k kaletik eta instituzioetatik presionatuko du
Arteak Ireki-ko zenbait kide Gasteizko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean egongo dira ostiralean. Plataformatik, bitartean, asanbladak eta babes-ekimenak antolatu dituzte kalean.
Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu du Eusko Jaurlaritzak. Jakina den moduan, lokal eta tabernei eragingo die, eskaintza kulturalari dagokionez mugak ezarriz: aurrerantzean hilabetean ikuskizun bat antolatu ahal izango dute, urtean hamabi gehienez. Erregelamenduak ez du salbuespenik onartzen, eta adibidez, herriko jaietan ere muga berbera ezarriko da.
Honi aurre egiteko, aurreko astean Arteak Ireki Plataforma aurkeztu zuten hainbat artista eta tabernarik. Sare sozialak astindu ostean, lehenengo aldiz agerraldi publikoa egin zuten plataformako kideek ikuskizun forma hartu zuen elkarretaratzean. “Geure lanpostuak babesteak batzen gaitu, kultura sortzen duten eragileak duintzeak, eta kultura, bere kultura, arrazoirik gabe erasotzen ari zaizkion gizartearen ezinegonak”, azaldu zuten.
Lehenengo agerraldi horren ostean, otsailaren 22rako jarri dute hurrengo zita, ostiralerak. Egun horretan, Arteak Ireki-ko ordezkaritza bat -musika munduko, antzerkiko, ostalaritzako, elkarte gastronomikoetako eta auzo-elkarteetako lagunekin batera- Gasteizko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean izango da publiko modura.
Eusko Legebiltzarrean Bingen Zupiria Kultura Sailburuak dekretuaren inguruko galdera batzuk erantzun beharko ditu; Gasteizko Udalean, berriz, mozio bat bozkatuko da.
Hau gertatzen den bitartean, honakoa proposatu du sortu berri den plataformak: asanblada bat egingo dute Sebastian Iradierren atari parean (Arkilloak 6, Gasteiz) 12:30ean. Arteak Ireki-ren esanetan, «Iradier bere herriak ahaztutako musikariaren eredu bikaina da«.
Bertan, azken ekintzen inguruko informazioa emango da, eta aurrera begirako urratsen inguruan eztabaidatu nahi dute. «Honetaz gain, Udalera eta Legebiltzarrera joandakoei babesa emango diegu, modu sinbolikoan, eta gure musika joko dugu». Beraz, instrumentuak eta estrofak eramateko deia egin dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!