Arriagako okupazioaren irudiak
Larunbata goizean Arriaga 10 etxea okupatu zuten auzoko eta inguruko hainbat gaztek. Hala ere, egun osoan zehar izandako udaltzinen setio itogarria zela-eta, atzo, igandez, etxea hustea erabaki zuten.
Etxe barruan bederatzi gaztek egun osoa pasa zuten, etxea garbitzen eta egokitzen, baina udaltzainek kanpoko jendea, janaria eta ura sartzea galarazi zuten. Gaualdean, bost gazte atera ziren etxetik, horietako lau adin txikikoak eta poliziak identifikatu egin zituen. Etxean soilik lau gazte gelditu ziren eta, gaua bertan pasa ostean, atzo eguerdi aldean atera ziren, etxea hutsik geratu da beraz. Gazteok identifikatu ostean, udaltzainak etxe barrura sartu ziren eta su-hiltzaileek etxeko balkoia ere itxi zuten.
Arriagako Gazte Asanbladak jakinarazi digu bertatik alde egin dutela, baina polizia munizipalak inguruan jarraitzen duela, kordoi poliziala mantenduz. «Etxetik joan izanak ez du esan nahi etsi dugunik, Arriagako gazteok aurrera jarraituko dugu, ozptopoak oztopo, auzoko gazteriarentzat toki alternatibo bat bilatuz, auzoa berpiztu nahian eta gazteen parte hartzea sustatuz. Azkenik, salatu nahiko genuke polizia munizipalak izan duen aktuazioa, barruan zeuden gazteei ura eta janaria eramatea galerazten, eta baita izandako jarrera oldarkorra, justifikazio gabeko detentzio mehatxuekin eta mezpretsuekin», adierazi dute gazteek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!