Arrazoia eman diote Udalari, FCCrekin duen garbiketa kontratuaren auzian
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak erabaki du FCC-k eta GMSM-k osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak bere gain hartu behar duela antzinatasunen, erretiro aurreratuen sarien eta absentismo egunen ordainketa.
alea.eus bidez
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak arrazoia eman dio Gasteizko Udalari, FCC-k eta GMSM-k osatutako aldi baterako enpresa-elkartearekin hiria garbitzeko duen kontratuaren auzian. Batzordeak erabaki du enpresa-elkarteak bere gain hartu behar dituela batez besteko antzinatasunak, erretiro aurreratuen sariak eta absentismo egunak. Garbiketa enpresak gastu hauek ordaintzeko eskatu zion Udalari, ia 1,7 milioi euro inguru, bere esanetan, kontratua ez zelako errentagarria. Orain, Batzorde Juridikoak esan du enpresak hasierako eskaintzan gastu hauek aurreikusi behar zituela.
Hala, enpresa-elkarteak erabaki beharko du kontratuari eusten dion ala ez Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak ezarri dituen baldintzak aintzat hartuta. Aurrera egitea erabakitzen badu, kontratua normaltasunez beteko da. Kontratua bideraezina dela uste badu, ostera, Udalak bertan behera utziko du, inolako kalte-ordainik ordaindu gabe, eta enpresa-elkarteak zerbitzua ematen jarraitu beharko du beste kontratista bati esleitu arte. Kontratua apurtzeak ez luke inolako kosturik izango Udalarentzat.
Bestetik, garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzena baztertu du Udalak. Era berean, Ingurumen Saileko koordintzaile Alvaro Iturritxak langileen beste greba bat baztertu du, azken hilabeteetan beharginen eta enpresaren arteko harremana bere onera etorri delako.
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren txostena kontutan hartzeaz gain, EH Bildu udal taldeak FCC ikertzeko kontu-ikuskaritza martxan jartzea eskatu dio Udalari. Zehazki, «udalarentzat FCCrekin egon diren kontratuen gainkostua zenbat milioikoa den kuantifikatzeko» ikerketa eskatu du EH Bilduko zinegotzi Aitor Miguelek. Era berean, garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzena aukera onena dela azpimarratu du: «hondakinen multinazional honen azpijokoen menpe ez egoteko bide bakarra kudeaketa zuzena da».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!