Arrazakeriaren aurka «fronte» bat osatzeko dei bateratua
Martxoaren 21ean, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, manifestazioa egin dute ehundaka lagunek Gasteizen, Arrazakeriaren Kontrako Plataformak deituta. Aste osorako ekimen gehiago deitu dituzte.
Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Aldabe Gizarte-etxetik abiatu dira, aste osoko dinamika baten baitan antolatutako mobilizazioan. Arrazakeriari planto, eskubide berdinak lelopean, Arrazakeriaren Kontrako Gasteizko Plataformak deituta, beste hainbat eragilerekin batera atera dira kalean, tartean, Goian, CEAR edo Sareak Josten.
Amaierako ekitaldian, arrazakeriaren aurkako «fronte» bat osatzeko deia egin dute. Besteak beste, faxismoari aurre egitera eta errefuxiatu zein migratzaileen eskubideak errespetatzera deitu dute. Azkenik, gogoan izan dituzte Zelanda Berrian faxismoak erahildako lagunak, eta minutuko isilunea gorde dute hauen omenez.
Hala ere, astea ez da manifestazioarekin amaitu: ostiralean kirol-ekintzak egongo dira 17:00etatik aurrera Landatxon eta larunbatean, 17:00etatik aurrera, jaialdia Correos plazan, tailer ezberdinekin, kontzertuekin (Codigo Habana eta Kultura Reggae Band) eta flashmob batekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!