Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari jarritako betoa baliogabetzat jo lezakete
Epaile baten ustez, Subilla Gasteizen gasa esploratzeari jarritako betoaren azalpena "osatugabea" da; hortaz, argudio gehiago emateko eskatu dio Udalari. Hala ere, oraingoz ez du baimendu Eusko Jaurlaritzaren proiektua, eta Udalak errekurritzeko aukera du. through Alea.eus
Asteazken honetan El Correo egunkariak argitaratu duenez, Subilla Gasteizko Armentia-2 putzuan gasa esploratzeko proiektuaren inguruko prozedura judizialak zabalik jarraitzen du.
Gasteizko HAPOan jasotako hirigintzako araudiarekin «bateraezina» zela iritzita, Gasteizko Udalak Armentia-2 putzuan gas zundaketa egiteko baimena ukatu zuen 2020ko abenduan. 2021eko apirilean, proiektua «erabat baztertu» zuen Eusko Jaurlaritzak, baina lau hilabete beranduago, abuztuan, helegiteari eutsi ziola jakin genuen.
Orain, Udalaren erabakitik urtebete baino gehiagora, nobedadeak iritsi dira Administrazioarekiko Auzien Gasteizko 3. Epaitegitik. Izan ere, epaitegi horrek erabaki du behin-behinean baliogabetzea Eusko Jaurlaritzari jarduera-lizentzia ukatzeko Udalak hartutako erabakia, haren argudioa «osatugabea» dela iritzita.
El Correok ezagutzera eman duen epaiaren ondorioz, Urtaranen gobernuaren ebazpena indarrik gabe geratuko da momentuz; hala ere, Eusko Jaurlaritzak ere —SHESA sozietatearen bidez— ez du izango zundaketa egiteko aukerarik. Epaitegiak behin betiko ebazpen bat plazaratu arte, behintzat.
Momentuz, Gasteizko Udalak helegitea jarriko duela iragarri du. Epaiaren arabera, Udalak ez du soilik zehaztu beharko zergatik gasaren esplorazioa hirigintzako araudiaren aurkakoa den; ordea, proiektu osoa ezetsi beharko du, «birsortzeke dagoen lursail baterako planteatzen den berroneratzeko esku-hartzea» barne.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!